Bloga ErrenteriaBloga oarsoaldeaNatura

San Marko gotorlekuak bere ordutegia zabalduko du

Errenteriako altxorrik preziatuenetako batek, San Marko gotorlekuak, udako denboraldiari ekingo dio datorren astean. Ekainaren 3tik irailaren 27ra bitartean, ateak zabalduko ditu asteazkenetik igandera, herritarrei eta bisitariei doako bisita gidatuak, familientzako ekintzak eta ingurune naturalaz gozatzeko aukera eskainiz. 

Gotorlekuaren barruan, kanoien eta obusen erreplika ikusgarriak bisitatu daitezke, baita Aizpitarteko kobazuloei buruzko erakusketa iraunkorra ere. Horrez gain, gotorlekuko sarreran egongo den informazio-puntuan, bisitariek eskualdeko turismo-baliabide guztiei buruzko argibideak jaso ahal izango dituzte. 

Gotorlekua zabalik egongo den egunetan, bisitariek doako bisita gidatuen bidez sakondu ahal izango dute eskualdeko eta eraikin historiko honen jatorrian. Gainera, etxeko txikienentzat bereziki pentsatutako familia-bisita bereziak ere antolatuko dira, historia modu dibertigarrian ezagutzeko. 

Gotorlekuko bisita borobiltzeko, inguruko naturaz gozatzea proposatzen da. Lau Haizeta parkea zeharkatzen duten bidezidorretan barrena, Aitzetako Txabala bezalako historiaurreko aztarnak ezagutu daitezke. Eguna borobiltzeko, aparkalekuaren ondoan dagoen jolas-gunea eta piknik eremua aukera aparta dira familia eta lagunartean aisialdiaz gozatzeko. 

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.