HEMEN PASAIA

Pasaia itsasoa da. Itsas-kultura, itsas ondare bizia. Pasaia portua da, lantegiak eta langileak. Pasaia herriak dira, kaleak eta festak. Pasaia arrauna da.  Pasaia, izatez, herri askok osatzen duten herria da: Donibanek, Pasai San Pedrok, Trintxerpek eta Pasai Antxok. Itsasori begira, bere baitan biltzen du Oarsoaldearen historia, ia Euskal Herriarena ere izan litekeena: mundu zabalari lotua egonik, bertakoa zaintzen duena.

 

Pasaiak liluratu zuen Victor Hugo, Pasaitik irten zen Pedro Mari Otaño Ameriketara joateko eta Pasaiako Plazatik aritu zen Xenpelar ezkonberriei kantari.  Jaizkibeleko labarretatik, Ozeanoari so egiten dion kostaldea. Donibaneko kaletik, bateleren eta sukaldeko usain goxoaren zaporea duena. Trintxerpe urbano eta dinamikotik Pasai San Pedroko bizitzara, puntetatik Albaolara eta Pasai Antxoko langile bizitza eta festa kolore bizietara. Hori dena eta gehiago da Pasaia.

Ezagutu Pasaia

Pasaia, begirada batean

Pasaia, begirada batean

Albaola Itsas Kultur Faktoria

Albaola Itsas Kultur Faktoria

MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa

MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa

Talaia ibilbidea

Talaia ibilbidea

Victor Hugo eta Pasaia

Victor Hugo eta Pasaia

Ezagutu gure AGENDA

Antxoa kontserba tailerra

Antxoa kontserba tailerra

Gehiago irakurri
Lonja bisita gidatua- Visita guiada a la Lonja Pasaia
Pasaiako Arrain Lonjara bisita gidatua

Pasaiako Arrain Lonjara bisita gidatua

Gehiago irakurri
Estropadetako finala

Estropadetako finala

Gehiago irakurri

Irakurri gure BLOGA

Oarsoaldeko turismo bulegoak 2026 udararako prest

Oarsoaldeko turismo bulegoak 2026 udararako prest

Gehiago irakurri
Ezagutu Pasaiako badia itsasotik

Ezagutu Pasaiako badia itsasotik

Gehiago irakurri

Informazio praktikoa

Gure eskualdean, kalitatea eta irisgarritasuna eskutik doaz. Benetako euskal gastronomia eskaintzen duten establezimendu aukeratuak, tokiko produktuak eta kalitate bermatua. Ostatu aukera zabala: hotelak, landetxeak, kanpinak eta aterpetxeak, kokapen estrategikoan eta konektagarritasun bikainarekin. Ongi lotutako garraio sareari esker, Oarsoaldea abiapuntu ezin hobea da egon, deskantsatu eta ingurua ezagutzeko.

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.