Pasai San Pedro

Ondartxo, Itsas Kulturaren Zentroa

Ondartxoko Itsas Kulturaren Zentro berri hau bisitarientzat zabalik dagoen ontziola bat da; bere helburua euskal itsasontzi tradizionalak sustatzea eta mantentzea da. Ondartxok Ontzigunea deritzon espazioan Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Untzi Museoaren bitartez jasotako ontziak gordetzen dira, hala nola Albaolak euskal ontzi tradizionalen eraikitako erreplikak.

Ontzi Tradizionalen Ikerketa eta Eraikuntza Zentro berrian bisitariek ondare-balioa duten ontzien eraikuntza eta zaharberritzea ezagutu ahal izango dute. Baporezko Jaizkibel draga ere ikusi ahal izango da, Pasaiako portuan 50 urtez, 80. hamarkadako hondarreraino lanean aritu dena.

Ondartxok Pasaiako Badiarantz ateak zabaltzen ditu eta Pasaiako itsas tradizioaren historiaz blai-blai egina dago. Galeoien, bale-ontzien eta itsas ibilbide urrunen garaiaz goza ahal izango dugu.

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.