Ezagutu ondarea eta kultura
Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa
Erakusketa egituratzeko musika-tresnen bildumako 400 ale baino gehiago erabili dira eta biltegian 600 baino gehiago daude sailkatuak. Azkenekoak ikerlariek azter ditzakete.
Erakusketan mundu guztiko musika-tresnak eta jostailuak daude eta soinuaren jatorrian, hau da, ekoizteko sisteman oinarrituta sailkatu dira. Hori guztia osatzeko ikusgai dauden tresnen argazkiak daude, bai multzoka, bai banaka.
Gehiago ezagutuArizmendienea Etxe Museoa
Oiartzungo Elizalde auzoaren erdigunean kokaturik, Urdinola-Arizmendi enea etxea XX. mende hasierako euskal burgesiaren oporretako etxebizitzaren adibide argia da. XVIII. mendeko eraikina izan arren, bere egitura eta estetika eraberrituak izan ziren familia berriaren (Arrizmenditarren) gustu eta beharretara egokitzeko. Bere tipologia berezia eta kontserbazio-egoera bikaina direla eta, Interes Bereziko Ondare izendatu zuten 2020an.
Jantziaren Zentroa
Errenteriako Hirigune Historikoaren muinean kokatua, zaharberritutako XVII. mendeko eraikin batean, Jantziaren Zentroak, bisitariari Janzkeraren bilakaera ezagutzeko aukera eskaintzen dio.
Gehiago ezagutuLartaungo Done Eztebe Eliza
Erdi Aroan, kapera bisigotikoa izan zen agian eta, aurrerago, eraikin erromaniko bihurtu zen; gaur egun ez dago garai horietako arrastorik.
Urteak joan, urteak etorri, Gotiko hsaierako eraikin bihurtu zen, garai horretako zantzuren bat ikus daiteke gaur egun.
Gehiago ezagutuErrenteriko bisita gidatuak
Errenteriako Hirigune Historikoa eskualdeko lau herrietako zabalena da. Oiartzungo bailaran kokatuta dago, Gipuzkoako lurralde historikoaren ipar-ekialdean. Alfonso XI.ak Donostiako Forua jaso zuenean, 1320ean eratu zen. Fundazioaren dokumentuan "Villanueva de Oiarso" izena jarri zitzaion, baina azkar hasi zen "Rentería" izena erabiltzen, portuan izandako merkataritza-jardueraren ondorioz. Hirigune historikoaren morfologia argi eta garbi Erdi Arokoa da. Hala dira kaleak, partzelazioa eta etxadien egitura.
Gehiago ezagutuMuseoen abantailak
Oarsoaldeko museo bat bisitatuz gero, prezio murriztua eskualdeko beste museoetan.
Gehiago ezagutuAtlantikaldia
Ondareari eta kulturari loturiko jarduerak
Ezagutu gure AGENDA

Udako bisita gidatua Jantziaren Zentrora
Gehiago irakurriIrakurri gure BLOGA







