Ezagutu Natura
Arditurriko bide berdea
Oiartzungo bailara zeharkatzen duen oinezkoentzako eta txirrinduentzako bidea da, aisialdian lasaitzeko egokia. Antzinako trenbideak Arditurriko meatzetatik ateratzen zen materiala Pasaiako Badiara eramateko erabiltzen zuen ibilaldia da.
Gehiago ezagutuArditurri, meatze-aztarnategi arkeologiko erromatarra
Duela 2.000 urtez geroztik ustiaturiko Meatze Gunea dugu hau, ingurune paregabean kokatuta, Aiako Harria Parke Naturalean. Meategian barrena aritzea eta parketxea bisitatzea, bertako inguru naturala ezagutzeko aukera ezinhobea da.
Luberri, Euskadiko geologia museoa
Oiartzungo Geologia ezagutzeko zentro honek bi erakustoki ditu: Euskal Herriko Geologiaren Historia eta Oiartzun Bailarako Geografia.
Gehiago ezagutuSan Marko gotorlekua, eskualdearen behatokia
San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxira, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako begiratoki nagusia da.
Leku oso egokia da haurrekin eta lagunekin eguna pasatzeko, bai oinez, bai zaldiz, bai mountain-biken paseatzeko ere.
Gehiago ezagutuLur Garden lorategia
LUR Garden ia 20.000 m²-ko lorategia da, eta LUR Paisajistak paisaia-azterketak Oiartzunen (Gipuzkoa) dituen instalazio berriekin batera sortu du.
Lorategiaren perimetro osoa zeharkatzen duen errekak osatutako terraza alubialaren gainean, hamasei gune tematiko formalizatu dira, Landare Erresuma zabalaren ekarpen estetikoak ikertzeko.
Gehiago ezagutuFanderiako errota - Ibaiaren etxea
Eraikin honek industriak Errenterian izan duen indarra eta bilakaera aditzera ematen du. Izan ere, dagoeneko XV. Mendean bertan kokatzen zen burdinolak uraren indarra erabiltzen zuen energia eragile gisa.
Burdinola hori, urteetan zehar, fanderia, errota, irin eta pentsu-lantegia ere bilakatu zen. 1996 urtean itxi zen.
Gehiago ezagutuMendi ibilbideak
Naturari loturiko jarduerak
Ezagutu gure AGENDA

Karmengo jaiak
Gehiago irakurri
Bisita gidatua: Arizmendienea Etxe-museoa
Gehiago irakurri
Perkusio Kontzertua: Errenteriako Musika Bandaren Udako Zikloaren Hasiera
Gehiago irakurriIrakurri gure BLOGA

Errenteriako naturaz gozatzeko planak: Itzuli dira Herriko natura-guneetan irteera gidatuak, 2026ko abuztutik urrira
Gehiago irakurri
Listorreta-Barrengoloiako informazio puntuak ateak zabalduko ditu 2026ko uztailaren 2an
Gehiago irakurri




