Sin categoría

Listorreta aisia-lekua

Errenteriako aztarna historikoa

Fanderiako errota Errenteriako aztarna historiko garrantzitsuenetako bat da. Eraikin hau Errenteriako industriaren bilakaeraren lekuko da, XV. Mendean jada Renteriola burdinolarentzako energia motor gisa erabiltzen zen uraren indarra aprobetxatuz. 1996an itxi zen, bere jarduera industriala amaitutzat eman zuenean. 500 urtez industria-jarduera eboluzionatuz eta berrituz joan da gaur egun arte:

1450. Renteriola burdinola
1769. Aragorriola Fanderia
1828. Irin errota
1884. Irin fabrika
1955. Pentsu fabrika
XXI mendea. Ibaiaren etxea

Fanderiako errota Errenteriako aztarna historiko garrantzitsuenetako bat da.

Gaur egun, Udalak kudeatzen duen kultur ekipamendu bisitagarria da. Erakusketa-espazioa eraikinaren beheko solairuan dago, errota zaharraren eta turbinaren ehotze-eremuaren kokapenari dagokion gunean. Jarduera mistoa da, errota tradizionalaren eta ondoren garatu zen irin-fabrikaren elementu bereizgarriak konbinatzen baititu.

Zentro hau ibai-etxea ere bada, hau da, Ibaiaren Interpretazio Zentroa, eta bere helburua ingurumen eta kultur ondarea ezagutaraztea eta kontserbatzea da. Protagonista nagusia ibaia da, lurraldea egituratzen duen ardatza, burdinaren industriatik hasi eta gaur egun inguratzen gaituen ibai-ekosistemak merezi duen sentsibilizazioa lortu arte.

Antolatu

Ordutegia

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit.

Helbidea, nola iritsi

Vivamus risus quam, dapibus non libero eu, bibendum.

Harremanetarako

Nam magna dui, venenatis dignissim pharetra.

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.