HEMEN LEZO

Lezo nortasuna da. Jaizkibeleko txoko zoragarrien pean, Pasaiko portuari begira eta Gaintxurizketaraino, Lezok Oarsoaldearen nortasuna biltzen du beregain. Santo Kristo Eliza da Euskal Herriko tenplu harrigarrienetako bat, bertan baitago munduko kristoren hiru irudi bizargabeetako bat. Kondairak dio itsasotik etorri zela. Egia ote da? Hori uste izan du, behintzat, Gipuzkoatik eta hainbat tokitatik erromes etorri izan diren hainbeste jendek!

 

Lezo kalea ere bada. Herrigunea bikain kontserbatutako jauregi eta etxe dotoreek osatzen dute, udaletxetik hasita, Erdi Aroko jatorrikoak batzuk eta garai modernokoak besteak. Herrigune bizia: herri giroa bikain mantentzen du, gaur ere, Lezok. Ezagunak dira bertako festak eta jai egunak eta, oro har, kaleko giro ederra. Edozein egunetan, kalean irekia den frontisean pilota partidu batez goza liteke, adibidez.

 

Lezo naturaz inguratuta dago: herritik irteten dira Jaizkibelera joateko bide politenak. Bertan, gure historia eta ondarearen zati handi bat dago, eta zenbat kondaira! Bisitan datorrenak deskubritu beharko ditu, hori bai.

Ezagutu Lezo

Lezo, begirada batean

Lezo, begirada batean

Lezoko memoria ezkutua: Jaizkibelgo barrakoietara ibilaldia

Lezoko memoria ezkutua: Jaizkibelgo barrakoietara ibilaldia

Jaizkibel mendiko dorreak

Jaizkibel mendiko dorreak

Talaia ibilbidea

Talaia ibilbidea

Ezagutu gure AGENDA

Erakusketa: Moda & Design

Erakusketa: Moda & Design

Gehiago irakurri
Erakusketa: Moda & Design

Erakusketa: Moda & Design

Gehiago irakurri
Erakusketa: Moda & Design

Erakusketa: Moda & Design

Gehiago irakurri

Irakurri gure BLOGA

Lezoko memoria ezkutua: Jaizkibelgo barrakoietara ibilaldia

Lezoko memoria ezkutua: Jaizkibelgo barrakoietara ibilaldia

Gehiago irakurri

Informazio praktikoa

Gure eskualdean, kalitatea eta irisgarritasuna eskutik doaz. Benetako euskal gastronomia eskaintzen duten establezimendu aukeratuak, tokiko produktuak eta kalitate bermatua. Ostatu aukera zabala: hotelak, landetxeak, kanpinak eta aterpetxeak, kokapen estrategikoan eta konektagarritasun bikainarekin. Ongi lotutako garraio sareari esker, Oarsoaldea abiapuntu ezin hobea da egon, deskantsatu eta ingurua ezagutzeko.

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.