BerriakBloga oarsoaldea

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako material turistiko berria

Pasaiako plano turistikoa eta eskualdeko mapa

Oarsoaldea Eskualdeko Garapenerako Agentziaren lehendakaria eta Lezoko Udaleko alkate den Ainhoa Zabalok jakinarazi digunez, Agentziaren Turismo Sailak sustapen turistikoaren jardueren alorrean, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako material turistiko berria argitaratu du.

Pasaiako planoa jpg

Alde batetik, Pasaia udalerriko plano turistikoa berrargitaratu da, aldaketa garrantzitsuak dakartzana: kostaldeko herri honen baliabide turistikoak eguneratu eta berriak gehitzeaz gain, planoaren diseinua erabat eguneratu da 3D formatura, erabiltzaileak Pasai Donibane eta San Pedroko eraikin bakoitza identifikatu ahal izango duelarik. Diseinu askoz erakargarriago eta errealagoa, Pasai Donibane eta San Pedro Hirigune Historikoen puntu turistiko garrantzitsuenen informazioa ere biltzen duena, baita TOP esperientziak eta bisita gidatuen aukerak, besteak beste.

Eskualdeko planoa jpgBestetik, eskualdeko mapa turistikoa ere berrargitaratu da, formatu berri eta erakargarri baten bidez Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako baliabide turistikoak biltzen dituena: eskualdeko ostatu, aisialdi aukera eta museoen zerrenda biltzen da bertan, eta hauek eskualdeko mapan kokatuak. Plano honetan herri bakoitzeko bost interesgune garrantzitsuenak ere zehazten dira.

 

Bi plano berri hauek eskualdeko hiru turismo bulegoetan daude eskuragarri: Errenterian (San Marko Gotorlekuan kokatua), Pasaian (Pasai Donibaneko Victor Hugo etxean) eta Oiartzunen (Elizalde auzoko Aialde kalean)..

Plano hauek deskargatzeko aukera badago, aurreko irudietan klikatuz edo webgunean bertan “eskuliburuak deskargatu” atalean.

Info +: Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoa – Tel. 943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.