BerriakBloga oarsoaldea

Oarsoaldeko ostalaritza-establezimenduei zuzendutako prestakuntza ikastaroetan izena-emateko azken aukera

“Nire ostalaritza-negozioaren errentagarritasuna nola hobetu” izenburupean aurkeztu du Oarsoaldea Garapen Agentziako Turismo Sailak martxoan zehar dohainik eskainiko dituen tailer hauen programazioa.

Ainhoa Zabalok, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, eskualdeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia) jatetxeen jabe eta arduradunei zuzenduriko tailer guztiz praktiko hauetan, eskualdeko jatetxeen segmentazioa aztertuko da, hobekuntza marjinak zeintzuk diren detektatu ahal izango delarik. Oso tresna baliogarria bilakatuko da negozio marjinen hobekuntzaepe laburrean lortu nahi duten establezimenduentzat.

Tailer bakoitzaren iraupena bi ordukoa izango da eta egun hauetan egingo dira:

1. tailerra: martxoak 11, 8:00-10:00
2. tailerra: martxoak 18, 8:00-10:00

Plazak mugatuak dira eta izen-emate ordena zehatzaren arabera banatuko dira.

Ikastaro hauek egiteko interesa baduzu, jar zaitez Oarsoaldea Garapen Agentziaren Turismo Sailarekin harremanetan. oolaizola@oarsoaldea.eus  Tel: 943 494 129.

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.