2025/08/20

Arditurriko Bide Berdea Oarsoaldeko natura-inguruneaz eta ondareaz gozatzeko modurik onenetakoa da. Ibilbide erraza eta atsegina da familian egiteko, oinez nahiz bizikletaz, Pasaiako badiatik Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzeraino. Eta orain, tresna digital berri honi esker, inoiz baino errazagoa eta dibertigarriagoa da bide berdea ezagutzea: webgunea, bidaia aurretik prestatzeko, eta APP-a bidea egiten ari zaren bitartean laguntzeko.

Bide berdea egitera zoaz? Deskargatu APP-a. Doan eskuragarri dagoen mugikorreko aplikazio honek ibilbidean zehar gidatuko zaitu, interes-gune nagusien inguruko informazioarekin, argazki zaharrekin, audioekin eta 360º irudiekin. Eta ibilbidearen amaieran, Arditurriko meatze-gunean, familientzako joko interaktiboa aurkituko duzu, etxeko txikiek lekuaren historia modu dibertigarrian eta originalean ezagutzeko.

Arditurri APP

APPak aukera ematen du trenbide zaharraren ibilbidea eta inguruko altxorrak ezagutzeko: Aiako Harria Parke Naturala, Oiartzun, Errenteria eta Pasaiako museoak, edo geldialdi bat egiteko moduko txoko ezezagunak.

Arditurri 1

Gainera, www.arditurribideberdea.eus webgunean zure bisita prestatzeko informazio guztia aurkituko duzu: nola iritsi, zer bisitatu, mapa interaktiboa, herriz herriko planak eta Arditurriko meatze-gunerako sarrerak erreserbatzeko aukera.

Arditurri 2

Prestatu zure bisita webgunean. Bizi esperientzia APP-arekin.

Informazio guztia eskuragarri:

App: Arditurri Bide Berdea
Web: www.arditurribideberdea.eus

 

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.