BerriakBloga oarsoaldea

SAN MARKO GOTORLEKUA BISITATZEKO AZKEN EGUNAK

2020/10/21

Larunbat honetan, urriak 24, gotorlekuak amaitutzat emango du denboraldia.

San marko

 

San Marko gotorlekuko museoak eta informazio puntuak, Errenterian kokatua, bisitari ugari jaso ditu garai berezi honetan. Izan ere Oarsoaldea eskualdera gerturatu diren bisitari askok bisitatu du gotorlekua.

Izan ere, gotorlekuak ekainaren 25ean ateak ireki zituenetik, 6.500 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute museoa, hau da, iazko epe berarekin alderatuta, % 12ko igoera izan da. Bisitarien jatorriari dagokionez, nabarmen egin du gora bertako eta gertuko bisitarien kopuruak, gehienak gipuzkoarrak; hala ere, Estatutik eta Frantziatik etorritako turistak ere jaso dira.

Bere kokapen paregabeari esker, Gipuzkoako kostaldearen ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera ematen duen behatoki naturala da. Gainera, gotorlekua museoa ere bada, poternatik sartu eta ezkutuko artilleria-bateriak, tunelak eta kaponerak bisitatzeko aukera eskaintze duelarik. Txikientzat eta helduentzat plan bikaina zalantzarik gabe.

Era berean, turismo-informazioko gunea ere izanik, inguruak eskaintzen dituen aukeren eta ibilbideen informazioa jaso dezakegu bertan.

Gotorlekua aste honetako larunbatera arte egongo da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Bisita librea edo bisita gidatu bidez bisitatu daiteke museoa.

SANMARKO

ORAINDIK EZ DUZU EZAGUTZEN?
Animatu eta aprobetxatu azken egun hauek. Kokapenari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo bisita gidatu bat hitzartu nahi baduzu, deitu eta informazioa emango dizugu.

943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.