2020/08/13

Oiartzundik Arditurrira doan tren berdearen arrakasta ikusita, abuztuaren azken 2 ostegunetan ere zerbitzua eskainiko da.
Uda honetan asteazkenero dabil tren berdea Oiartzungo Done Eztebe plazatik Arditurri meategira bidaia egiten. Jada ia 400 pertsonek egin dute bidaia aurten, eta abuztuko azken 2 asteetako erreserbak ere beteta daudela ikusita, ostegunetan ere eskainiko da zerbitzua, hau da, abuztuaren 20an eta 27an.
Asteazkenetan bezala, ostegun hauetan ere bi txanda eskainiko dira: 10:00etan eta 11:15etan. Oiartzungo paraje naturaletan familiarekin murgiltzeko plan ezin hobea da: Arditurriko Meatze gunera Tren Berdean prezio murriztuan.
Tren Berdea Oiartzungo Doneztebe plazatik abiatzen da eta 45 minutu inguruko bidaia egiten du. Oiartzun ibaiari jarraituz eta Aiako Harria aurrean dugula, garai batean Arditurritik ateratzen zen mea Pasaiako porturaino garraiatzeko trenbide zaharra, egun Bide Berdea dena, bidelagun izango dugu. Azken zatian, Aiako Harria Parke Naturalean sartu eta Arditurriko meatze gunean amaitzen da bidaia. Behin Arditurrin, kaskoak jantzi eta meazuloan sartzea da plana. 180 metroko pasabidean barneratuz, iluminazio eta soinu jokoek giro magikoa sortuko dute eta gida baten eskutik bertako historia eta garai ezberdinetako aztarnak azalduko dira.
Beharrezkoa da sarrera aldez aurretik erreserbatzea Oiartzungo turismo bulegoan (Aialde, 2. 943508913/ turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus) edo arditurri.com webgunean.
ORDUTEGIAK
TRENA & ARDITURRI
10:00 IRTEERA: Oiartzungo Doneztebe plazatik
10:50 ARDITURRI MEATEGIA bisita
12:00 TRENA Arditurritik- Plazara
12:45 IRITSIERA: Oiartzungo Doneztebe plazara
————————————————–
11:15 IRTEERA: Oiartzungo Doneztebe plazatik
12:05 ARDITURRI MEATEGIA bisita
13:15 TRENA Arditurritik- Plazara
14:00 IRITSIERA: Oiartzungo Doneztebe plazara
————————————————-
PREZIOAK
TRENA & ARDITURRI
HELDUA: 10,00 €
TALDEA >10 personas: 8,00 €
>65 URTE: 8,00 €
GAZTEA (5-12 urte): 8,00 €
HAURRA (1-4 URTE): 3,00 €
OHARRA
MUSUKOA BEHARREZKOA DA
NOLA IRITSI
![]()
BUS: E02 Oiartzun
Gipuzkoa plaza (Donostia)-Iparralde Etorbidea (Oiartzun)
Informazio gehiago eta ordutegiak: www.ekialdebus.eus
BUS: E26 Irun-Donostia
Irteerak: 30 minuturo
Gipuzkoa hirib.6 (Irun) Gamon Zumardia. Errenteria——E02 Oiartzun: Iparralde Etorbidea. Oiartzun
Informazio gehiago eta ordutegiak: www.ekialdebus.eus
![]()
EUSKOTREN: Donostia-Oiartzun
Geltokia: Oiartzun
Irteerak: 15 minuturo
Informazio gehiago eta ordutegiak: www.euskotren.eus
ERRESERBAK
Oiartzungo turismo bulegoa
943 508 913
turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR DUZU?
Eskatu behar duzun informazio guztia eta gustura lagunduko zaitugu: