Interpretazio zentroaren irekieraz gain, jarduera berezi ugari eskainiko dira hil honetan zehar.
(2020/06/02)
Bi hilabete eta erdiren ondoren, iritsi da azkenean eguna: ekainaren 3an, asteazkenarekin, parketxe guztiak irekita egongo dira berriro (Lizarrusti izan ezik). Instalazioak egokituta eta prestatuta daude SARS-Cov-2 birusa kutsatzeko arriskua ibitzeko.
Ekaineko larunbat guztietan “Iparra galdu gabe” orientazio jolasa eskainiko da, familian goiz dibertigarri bat pasatzeko plan ezin hobea. Arditurri parketxetik abiatu eta bertako inguruan barreiatuko beharko dira bisitariak froga desberdinak bilatzeko asmoz.

- Hasiera ordua: 10:00-12:00 (txandak 20 minuturo)
- Abiapuntua: Arditurri parketxea
- Hizkuntza: elebiduna
- Prezioa: 3€ (famili ugarian kide bat doan)
Ekainaren 7an, igandearekin, mendi ibilaldi gidatu bat egingo da, “Oieleku, mairu-baratzeen bila”. Oiartzungo Kauso aparkalekutik abiatuz 4 kilometro inguruko ibilaldia da, bertan dauden megalitoak, paisai kulturalak eta natura interpretatzeko geldiuneak egingo dira, etxeko txikienen arreta ere erakarriko dugu, hori guztia mitologiarekin uztartuko baita.

- Abiapuntua 10:00etan Kauso aparkalekutik (Oiartzunetik)
- Amaiera 12.30ean toki berean
- Hizkuntza: euskara
- Hamaiketakoa egiteko tartea egongo da.
- Prezioa: 5 € / 3-12 urte bitartekoak 3€
Ekainaren 21ean, igandearekin, “Mineralen bila” ibilaldi gidatu bat eskainiko da Arditurri parketxe inguruan. Helburua meatzaritzak utzita aztarnak ikustea izango da, baita ere ustiatutako mineralak topatzea, hori bai, bertan utzi beharko dira.
- Abiapuntua 10:00etan Arditurri parketxean
- Amaiera 12.00etan toki berean
- Hizkuntza: elebiduna
- Prezioa: 4 € / 3-12 urte bitartekoak 2€
Meategira bisitak oraingoz ez dira egingo, baina epe laburrean zabalduko dira.
Jarduera guztietan Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira:
- Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz.
- Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu.
- Eraman musukoa (maskarilla).
Informazioa eta erreserbak:
Arditurri parketxea
943 49 50 69 – 688 89 50 68
arditurri@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus