BerriakBloga oarsoaldea

Eskualdeko museoak bisitatzeko abantailak

Oarsoaldeko museo bat bisitatuz gero, prezio murriztua eskualdeko beste museoetan

 

Bere garaian Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez abian jarri zen eskualdeko museoen-mahaiak abian jarri du egitasmo hau agentziarekin batera.

6 museo dira guztira ekimenean parte hartzen dutenak: Arditurri meategia, Luberri geologia museoa eta Soinuenea, herri musikaren txokoa Oiartzunen; Jantziaren Zentroa Errenterian, eta Albaola itsas kultur faktoria eta Mater ontzi museo ekoaktiboa Pasaian.

Museoen gaiak ezberdinak dira eta esperientzia paregabeak eskaintzen dituzte: erromatar garaitik ustiatua izan den meategian murgildu, bailarako geologiaren historia bitxia ezagutu, mundu osoko musika tresnak tradizionalak entzun, euskal jantziak historian zehar izan duten eboluzioa ezagutu, egurrez egindako azken euskal atun-ontzia bisitatu edota XVI. mendeko San Juan baleontziaren eraikuntza zuzenean ikusi.

Horrela, promozio berri honi esker, hauetako museo bat bisitatuz gero, 2020 urtean zehar eskualdeko museoak prezio murriztuan bisitatzeko aukera eskaintzen dute.

2020 FLYER MUSEOAK def Página 1

Horretarako, esku-orri bat argitaratu du Oarsoaldea Garapen Agentziaren turismo sailak. Esku-orri hau museoetan erakutsi behar da abantailak lortu ahal izateko. Lehen museoan sarrera arrunta ordainduko da eta, hortik aurrera, urte osoan zehar deskontuak lortuko dira museoetan esku-orria erakutsiz.

Aipatutako esku-orria eskualdeko turismo bulegoetan eta museoetan eskuratu daiteke doan.

 

 

Informazio gehiago:
Oarsoaldea eskualdeko turismo bulegoa
Madalen kalea, 3. 20100 Errenteria
943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus
www.oarsoaldeaturismoa.eus

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.