BerriakBloga oarsoaldea

Pasaia 2018 Itsas Festibalaren lehenengo edizioa gaur aurkeztu da FITUR azokan

Euskadi mailan urteko ekitaldirik garrantzitsuenetariko bat bezala aurkeztu da

IMG 5918

 www.pasaiafestival.com

 

Gaur urtarrilaren 17an, Euskadiko standean Pasaia Itsas Festibala 2018 lehenengo edizioa aukeztu da FITUR Madrilgo Turismo Nazioarteko Azokan bere 38ko edizioan.

Maiatzaren 17tik 21era egingo da festibala Pasaiako badian. Eta bi eremu ezberdin izango ditu eszenatoki moduan: lurra eta ura. Alde batetik, badiako uretan izango da Europako hainbat lekutatik etorritako itsas topaketa handi bat, eta lehorreko gunean, aldiz, “village” gisa pentsatutako espazio batzuk egokituko dira, bertan gastronomiarekin, artisautzarekin eta musikarekin lotutako jarduera ugari egiteko.

Euskal erakundeen ordezkariek aurkezpenean parte hartu dute:

Maite Cruzadok, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo zuzendariak, itsas ondarearen garrantzia azpimarratu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako “Explore San Sebastian Region” estrategian eta baita ere erakargarritasun turistiko bezala.

Izaskun Gómezek, Pasaiako alkateak, anfitrioi gisa, ekitaldiaren puntu sendoak azpimarratu ditu, eta holako proiektu turistikoak bultzatzeko beharra azaldu du. Bere agerraldiari itxiera emateko, bideo baten bidez Xabier Agotek, Albaola Itsas Ondarearen Zabalkuntzarako elkartearen eta Itsas Kultur Faktoriaren zuzendariak Pasaia eta Itsas Festibalaren ezaugarriak azaldu ditu.

Era berean, festibalaren kartela, sustapen bideoa eta webgunea aurkeztu dira: www.pasaiafestival.com 

Ikusi bideoaIkusi kartela

Pasaia da beharbada, Itsas Ondareari dagokionez eta nazioarte mailan, herririk adierazgarriena, ontzigintzan eta arrantza industrian izan duen ekarpen historikoagatik. Bere badia naturalak, ondo kontserbatutako bere bi hirigune historikoak, eta gastronomia eskaintzak direla eta, mota honetako ekitaldia egiteko leku ezin hobea da.

 

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.