BerriakBloga oarsoaldea

Gautxoriak berriro aske hegan Aiako Harria Parke Naturalean

GAUTXORIAK BERRIZ ASKE HEGAN
Arrano Etxean berreskuratutako hegaztien askapena Natura Parkeetan

 

Gautxoriak askatzea 2017

Ekainaren 16 eta 17an, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hainbat hegazti askatuko dira Listorretako aisialekuan eta Iturraran Parketxean hurrenez hurren.

Zentro honetan arrazoi desberdinak direla medio zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta hauek ahalik eta lasterren beren ingurune naturalera itzultzea da haien xedea.

Gaueko 21:00etan egingo dira bi saioak, bakoitzean bi urubi askatuko direlarik, ekainaren 16an ostiralez Listorretako aisialekuan (Errenteria) eta ekainaren 17an larunbatez Iturraran Parketxean (Aia). Listorretara bertaratzen direnak, bertan dagoen etxola (taberna) batean elkartu eta oinez minutu batzuk egin ondoren, leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez.

Familian egiteko plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak, hegaztiak gertutik ezagutu eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz.

Jarduera doakoa izango da. Zatozte gurekin momentu magiko hau bizitzera!

Izena emateko edota informazioa osatzeko:
Aiako Harria – Listorreta aisialekua 943 49 42 48 edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
Pagoeta – Iturraran Parketxea 943 83 53 89 edota iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.