BerriakBloga oarsoaldea

Oarsoaldea Turismok gida turistiko berria aurkeztu du

Argitalpen honetan kultura, gastronomia eta natura proposamen interesgarriak aurkitu ditzakegu, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia udalerrietako leku interesgarrienak biltzen dituelarik.

Portada eus cas

Oarsoaldea, xarma handiz beteriko eskualde turistiko moduan aurkezteko xedez, gida berri honek gure eskualdeko baliabide kulturalak, naturalak, turismo aktiboa eta gastronomikoak sustatzen ditu, izan ere, ondare eta monumentu aberatsak aurkitu ditzakegu bertan, balio handiko inguru naturalak eta ospe handiko eskaintza gastronomikoa, adierazi du Jexux Leonetek, Oarsoalde Garapen Agentziaren lehendakariak.

 planoa

Informazio euskarri berri hau, 2013tik gaur egun arte turista eta bisitariei eskaini zaiona ordezkatzeko argitaratu da. Aurreko euskarriarekin alderatuta, liburuxka berria zabalagoa da, informazio gehiago eskaintzen du eta diseinu erakargarriagoa du. Zerbitzu turistikoak etengabe ebaluatu eta hobetu behar dira bisitarien beharrak asetu ahal izateko, izan ere, geroz eta eskakizun gehiago izaten dituzte eta lurraldeak ikuspuntu desberdinetatik ezagutzea ahalbidetzen duten esperientziak bizitzera etortzen dira.

herriak

Gida osatzen duten 36 orrialdeek, tamaina eta kalitate handiko irudien laguntzarekin, eskualdeko interes turistiko handia duten lekuak ezagutarazten dute. Hirigune historikoetatik hasita eta natur gune ikusgarri, mendi ibilbide ugari, bisita gidatu eta gastronomia esperientzi ahaztezinekin jarraituz proposamen interesgarri desberdinak eskaintzen dira (TOP EXPERIENCE).

top experience

Horrez gain, sortu berri diren turismo baliabideak barneratu dira gida honetan, hala nola, ostatuak, museoak, turismo enpresa berriak, turismo ekitaldiak eta lehen aldiz, Euskadi Gastronomika Klubeko parte diren jatetxeak agertzen dira baita Errenterian larunbat honetan ireki berri den Jantziaren Zentroa ere.

ezinbesteko

Liburuxka berri hau baliagarria izango da gure irudi turistikoa aurkezteko, bai eskualdeko eta inguruko turismo bulegoetan (Donostia, Hondarribia, Hendaia, etb.), baita Turismo Sailak parte hartzen duen turismo sustapen ekitaldietan ere; eskualdeko nahiz kanpo azoka desberdinetan banatuz. Eskualdeko eta inguruko ostatuetan ere eskuragarri izango dute bisitariek.

Lau hizkuntzatan sortu da gida berria eta eskualdeko turismo bulegoetan eskuragarri egoteaz gain, oarsoaldeaturismoa.eus web gunean deskargatu daiteke “eskuliburuak deskargatu” atalean.

Ikusi gida PDF formatuan

Oarsoaldeako Turismo Bulegoak
Errenteria
Madalen, 3
20100 Errenteria
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

Pasaia
Victor Hugo Etxea
Donibane, 63
20110 Pasai Donibane
943 341 556
turismoapasaia@oarsoaldea.eus

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.