BerriakBloga oarsoaldea

Lezo ezagutzeko garaia iritsi da

Lezo batez ere bere Kristo bizargabeagatik eta oso ondo kontserbatutako hirigune historikoarengatik da ezaguna. Batak eta besteak urtean zehar bisitari asko jasotzen ditu, arrazoiz. Baina hain ezagunak ez diren zeregin eta altxor interesgarriak ere deskubritu daitezke: Lezon badago zer mirestu eta zer dantzatu ere.

EZAGUTU LEZOKO TXOKOAK

Anima zaitez Lezoko ingurune naturala ezagutzera, duela gutxi balizatu eta seinaleztatu diren hiru ibilbideetariko bat eginez. Ibilbide hauek distantzia eta zailtasun desberdinak dituzte eta adin guztietarako dira egokiak. Naturaz gain balio handia duten elementu historikoak eta kulturalak eskaintzen dituzte. Guztiek herriko Bekoerrota kiroldegian dute hasiera-puntua.

Lehen ibilbidea, Xoxolurra-Alarguntza izenekoa, 11 km-ko ibilbidea da eta Jaizkibelgo hegoaldeko magaletik doa.IMG 20151108 134918

Bigarren proposamena Olatzar-Lorbide bidea dugu. Ibilbide hau edozeinentzat egokia da, 4,5 km-ko distantzia baitu. Bidean, balore arkitektoniko handiko baserri zaharrak eta Plataiturriko iturria ikusi daitezke, besteak beste.

Lezo 5

Hirugarren ibilbidea Altamira-Bordatxokoa da. 3,4 km ditu eta ibilbide osoa bizikletan egin daiteke, asfaltatutako bide batetik baitoa.

Baina egia esan, Lezora joanez gero ezin gara geratu alde zaharra bisitatu gabe. Izan ere, hirigune historikoan zehar murgilduz, XV. eta XVI. mendeko hainbat oinetxe ikusiko ditugu, eta hauetaz gain bi altxor arkitektoniko aurkituko dituzu bertan: San Joan Bataiatzailearen Parrokia eta Lezoko Santo Kristo Basilika. Azken honek izen bereko Kristo bizargabe famatua dauka barruan, jatorri ezezagunekoa eta herritar zaharrenek diotenez, mirarigilea.

Gainera, Lezok gastronomia eskaintza zabala eta garrantzitsua du bere eremuan, bai landa gunean eta baita herrian bertan ere.

Hau guztia gutxi balitz, urtero bezala laster Santakrutz jaiak ospatuko dira, irailaren 13tik 18ra: danborradak, inudeak eta artzainak, bazkari herrikoiak, marmitako lehiaketa, herri kirolak, musika eta dantza izango dira egun hauetako protagonistak.

124 2431

Halaber, Lezo eszenatoki berezia bihurtuko da laster: urriaren 30ean muxiko dantzarien munduko Guinness errekorra lortzeko asmoa dago eta horretarako Muxiko dantzari guztien partaidetza beharrezkoa izango da.

Beraz, mendian barrena ibiliz zein herriko enparantzan dantzatuz, Lezoko herria ezagutzeko momentua zure agendan azpimarra ezazu.

Informazio gehiago:

www.oarsoaldeaturismoa.eus

turismoa@oarsoaldea.eus
943 494 521

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.