Uztailaren 16, 23, 25 eta 31ean, abuztuaren 6, 14, 15, 20 eta 28an, irailean 3 eta 11ean, Aiako Harria Parke Naturalean eta Lau Haizeta Parkean, Errenterian.
1. Añarbeko Baso-Erreserba: uztailak 16, uztailak 31, abuztuak 15 eta irailak 3an. Abiapuntua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua. Iraupena: 4:00 ordu.
2. Aizpitarteko leize-zuloetako aztarna paleolitikoak. Uztailak 23, abuztuak 14, abuztuak 20 eta irailak 11. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: 1:30 ordu.
3. Lau Haizeta Parkea eta Monumentu megalitikoak. Uztailak 25, abuztuak 6 eta abuztuak 28. Abiapuntua: Sanmarko Gotorlekua. Iraupena: 3 ordu.
Ibilbide gidatu hauen prezioa 2€-koa da pertsonako. 7 eta 16 urte artekoentzat, aldiz, 1€-koa eta 7 urtetik berakoentzat doan eskainiko dira.
Beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan aurretik erreserbatzea hauetako edozein ibilbide gidatu egiteko, bai 943 494 521 telefonoan edo baita turismo@oarsoaldea.net posta elektronikoan ere.