BerriakBloga oarsoaldea

San Marko Gotorlekua, natura eta kultura

Errenteriako Hirigune Historikotik kilometro gutxira kokatzen da San Marko Gotorlekua, izen bera daraman mendiaren tontorrean, Lau Haizeta Parkearen bihotzean, naturaz guztiz inguratuta eta ikuspegi zoragarriekin.

SAN MARKO IREKITA

Bai bere barnean eta baita gotorlekuaren inguruetan ere, karlistaden garaira garamatzaten oroigarri militarrak, antzinako ameztiak, anfibioentzako urmaelak eta baita estazio megalitiko bat ere topatuko ditugu. Honek guztiak paisaia kultural eta natural paregabe bat osatzen du San Markon.

XIX. mendeko gotorleku honen sarrerako tunela eta zubia pasa ostean, San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua topatuko dugu. Datorren maiatzaren 27tik aurrera bere ateak irekiko ditu, azken urteotan egin duen moduan, goi denboraldi osoan zehar bere zerbitzuak eskaintzeko. Bertara hurbiltzen diren bisitariak, gotorlekuak eta inguruak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazio osoa jaso dezake. Ordutegia asteazkenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da.

Museoa ere ikus daiteke ordutegi honen barruan, bai modu librean (doan) edo bisita gidatuan (2-3€ artean). Poternatik du sarbidea museoak, eta bertan artilleria-bateria ezkutuak, hauek elkar lotzen dituzten tunelak, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak ikus daitezke. Arma Patioan terraza duen taberna- jatetxea ere badago gotorlekuan.

Ikuspegia koloreztatzen duten Pasaiako, Kontxako eta Txingudiko badiak ikusi ditzakegu goiko aldean dagoen begiratokitik. Gainera, Aiako Harria, Jaizkibel eta Ulia mendiek eta inguratzen duten gainerako mendiek eratzen duten landa paisaiak, lasaitasuna topatzen lagunduko diote bisitariari toki honetan.
Zelai zabal bat ere badago gotorlekuaren kanpoaldean haur-joko eta piknik mahaiekin, familian edo eta lagun giroan inguruaz gozatzeko. Uda honetarako plan zoragarria zalantzarik gabe!

Informazio gehiago eta bisita gidatuetarako erreserbak:

San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua
943 449 638
turismo@errenteria.eus

Errenteriako Turismo Bulegoa
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.