Asteburu honetan Aiako Harria Parke Naturalean aurkitzen den Errenteriako Listorreta-Barrengoloiako informazio puntuak bere ateak irekiko ditu.
Beste urte batez, bertara hurbiltzen diren txangozale eta bisitariek inguruko baliabide naturalei buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute; hala nola mendi-ibilbideak, monumentu megalitikoak, Aizpitarteko haitzuloak, Añarbeko baso erreserba, Malbazarko hezegunea…
Gainera, aipaturiko guneak ezagutzeko irteera gidatuak ere eskainiko dira. Bertako Kultur Ondare eta bioaniztasun-maila altuak gida aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestuta egonik.
Horrela, informazio puntua urria bukaera arte egongo da zabalik, ondorengo ordutegian:
Ostiralak: 16:30-20:30
Larunbata eta igandeak: 8:30-14:30 / 16:00-20:30

Bisita gidatuen informazioa eta erreserbak turismo bulegoan:
BISITA GIDATUAK 2016
943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus