BerriakBloga oarsoaldea

Antzinako ikazkintza lanbidea Oiartzunen

Ikazkintza jarduera Aiako Harria Parke Naturalean eta euskal basoetan oso garrantzitsua izan da duela hamarkada gutxi arte, gizakiaren eta basoaren harreman estuaren adierazle izanik. Lanbide honen balioa errekuperatu nahian, aurten laugarren urtez Txondorra piztuko da Arditurrin (Oiartzun) eta bisita gidatuak eskainiko dira.

txondorra

Txondorra pizteko festa

Azaroaren 21eko arratsaldeko 16:00etan, kalejiran irtengo dira Arditurriko aparkalekutik Meatze Guneraino. Ordu horretan hasiko dira ere Txondorrari buruzko bideo-emanaldiak eta 16.30etan haurrentzako talo tailerra egongo da. Txondorra pizteko ordua 17:00etan iritsiko da, Oiartzungo ikazkinen eskutik.

“Ikazkintza eta basogintza Aiako Harrian” bisita gidatua

Behin Txondorra piztuta, azaroaren 21etik abenduak 19ra bitartean asteartetik igandera bisita gidatuak eskainiko dira bai ikastetxeei zein taldeei zuzenduak. Ordubeteko bisita honetan, guztiz galdua dagoen lanbide honen nondik norakoak aztertzen dira. Txondorra hauek egiteko, basotik egurra ateratzen zenetik ikatza bihurtu arte egiten zen bidaia azalduko dute bisita honetan: prozesua, txondorraren egitura, ikazkinen lana zein den, etab. Gainera, ikazkinekin hitz egiteko aukera ere egongo da. Bisita hauen prezioa 2€ pertsonako da eta aldez aurretik erreserbatzea beharrezkoa da 943 495 069 / 943 494 521 telefonoetan edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net mailean.
Bisita gidatuaz gain, Txondorrari buruzko argazki erakusketa ere jarriko da parketxean.

Txondorra Arditurri

Txondorra itzaltzeko festa

Hilabete batez piztuta egon ondoren, Txondorra itzaltzeko eguna iritsiko da abenduaren 19an. Olentzeroren lagunak menditik jaitsi eta ikatza aterako dute Txondorretik. Festa 17.30ean hasiko da kalejira batekin eta bideo-emanaldiak ere egongo dira.
Txondorretik ateratako ikatza abenduaren 24ean Oiartzungo plazara eramango da, Olentzerori ongietorria egiteko.

Informazio +: 943494521/ 943495069-turismoa@oarsoaldea.eus / arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

 

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.