BerriakBloga oarsoaldea

MOMOTEGI, esperientzia gastronomiko bat

 momotegi 2015 10 30 copia

 

Mendi baten magalean eta naturaren erdian kokatuta dagoen leku bukoliko bat irudikatu dezagun une batez. Bakea eta lasaitasuna arnasten den leku bat, naturarekin kontaktuan, benetako landa bizimoduaz gozatzeko aukera ematen diguna. Ametsezko toki hau gure eskualdean topatu dezakezu: Oiartzungo Momotegi baserria.

03 Momotegi

Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean eta parkeari izena ematen dion granitozko mendigunearen mazela malkartsuetan kokatzen den 200 urte baino gehiagoko baserri honek, beso zabalik hartzen gaitu bisitarioi; izan ere, esperientzia gastronomiko paregabe batez gozatzeko aukera izango dugu Momotegin, ahate eta antzara-hazkuntzaren inguruan eta baita animalia hauekin lantzen diren artisau produktuen inguruan sekretu guztiak ikasteko aukera izango baitugu bertan.

04 Momotegi

Nazioartean ospe handikoak diren jatetxe asko Momotegi baserriko bezeroak dira, eta etxean maitasun osoz landutako produktuak erosten dituzte. Bertara hurbiltzen den bisitariak jatetxe hauek eskaintzen dituzten paregabeko foie-gras, ahate-urineko eta ahate-papar berdin hauek dastatzeko ohorea izango du.

 

02 MomotegiMomotegiren historia ezagutzeko 30 urte egin behar dugu atzera, 1985ra hain zuzen ere, urte hartan antzarak eta ahateak haztea, eta hauekin artisau produktuak lantzea erabaki baitzuten jabeek. Urte batzuk beranduago, 2011an beraien baserriko eta lantegiko ateak jendeari zabaltzea erabaki zuten, baserrian bisita gidatu bat egin nahi duen orori bertatik bertara beraien lan bikaina erakusteko asmoz. Ordutik, osorik alokatu daitekeen landetxe bat ere eskaintzen dute. Bertan, landa bizitza lasaiaz gozatu dezake bisitariak, aire garbiz eta ur gardenez inguratuta.

 

Udazken honetan egiteko plan ezin hobea da Momotegi baserriak eskaintzen digun esperientzia gastronomiko zoragarri hau. Bisita gidatuak ordubeteko iraupena du eta 20€ balio du pertsona bakoitzeko. Bisitaren prezioak, produktu ezberdinak dastatzeaz gain, 70 gramoko foie-gras potetxo bat edo salgai dauden edozein produkturen erosketan 10€ deskontua du barne. Ezinbestekoa da aurretik erreserba egitea.

Informazio gehiagorako eta erreserbetarako:

Momotegi baserria
Pikogarate bidea, 20
20180 Oiartzun
Tel.: 943 493 191
olga@momotegi.com
www.momotegi.com

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.