BerriakBloga oarsoaldea

“Pasaia, eden distiratsu ttipi hau”

Victor Hugo 1843 urtean Pasaiara etorri zenean ezin zuen imajinatu ostatu hartu zuen etxea Victor Hugo etxea izenarekin ezaguna egingo zela. Egun, etxe hau Turismo Bulegoa eta bere omenezko museoa bihurtu da; Euskadin ireki zen lehen museoa eta oraindik irekita mantentzen dena, haren urratsak jarraituz datozen milaka turisten erromesaldi zentro bilakatuz.

Pasaiari buruz zera idatzi zuen: Alegeratasunaren eta handitasunaren ezaugarri bikoitza duen orok bezalako leku atsegin eta liluragarri hau, ikusi dudan ederrenetarikoa den leku ezezagun hau eta ezein touriste-k bisitatzen ez duena, Suitzan balego mirestua eta Italian balego ospetsua izanen litzatekeen lehor-itsasoko leku apal hau, Gipuzkoan dagoelako ezezaguna, noraezean heldu eta non nintzen ez nekien Eden distiratsu ttipi hau.

 MG 0096

Ulia menditik etorri zen oinez begia nihauren baitara itzulia eta zabalik. Gaur etorri balitz, Donostiatik Katamaranean etortzeko aukera izango luke. Beharbada poza hartuko luke Albaola Faktorian San Juan Galeoiaren eraikuntza ikusterakoan, Pasaiako portuan aspalditik jarduera nagusietako bat izan dena, erriberako arotzeria, desagertu ez dela egiaztatzean.

XIX. mendean batelera zaratatsuek itxaroten zuten puntu berean, Itxas Zerbi enpresaren ontzia Trintxerpetik Albaola Faktoriara abiatzen da, 10 minutuko ibilbide polit bat eginez, eta baita Victor Hugok ezagututako bi aldeak, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro, zeharkatzen duen txalupa ere. Ustekabean, liluran bezala, eta tramoiagilearen ziztua entzun gabe, dekoratua aldatu egin zen eta ikuskizun miragarri bat agertu zen ene aitzinean. Zeru distiratsu baten gainean, gailurrak nabarmentzen zituen mendi handi berdeen errezel bat; mendi hauen orpoan, etxe lerro bat hertsiki elkarganatua.

 MG 1253-2

Ez ote da bakarra munduan historiak eta naturak, naturak daukan apainenaz eta historiak daukan hitsenaz elkar hartuta herriaren alde bana eraikitzen duten Pasaia gaur egun ere bai?

Zalantzarik gabe, Hugo Donostiara itzuli zen bere gauzak jasotzera. Argi zeukan Pasaian geratu nahi zuela eta logela bat bilatzeari ekin zion. Behin ostatu hartuta, Itsasora ematen duen bere gelako balkoitik, Mater Ontzi Museoa ikusiko luke gaur egun: itsasoan aparteko iragana izan zuen atunontzi tradizionala eta egun gure arrantzaleen teknikak erakusten dizkigun ur gaineko museoa.

Vista desde habitacion Victor Hugo

Victor Hugok gourmet ospea zuen (edo gourmand hobeto esanda) eta tapaki berdeko bere mahaiaren gainean 9 plater dastatu zitzakeen. Arrain freskoa, kalitatezko haragia, goiz hartan errekatxoan bildutako barazkiak, sasoiko fruituekin postreak edota txokolate krema bat. Izan ere, Pasaiak zuen kakaoaren monopolioa Europan. Zorionez, gaur egun hau guztia ere eskura izango luke; izan ere tradizio honek ere badirau: Pasaian jan eta edan ederki egiten da.

Victor Hugoren itzulpenak: ©Koldo Izagirrek Idi Orgaren karranka, Elkarlanean S.L. 2002

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.