BerriakBloga oarsoaldea

Gipuzkoako kostaldeko Done Jakue bidearen foiletoaren berrargitalpen berria dagoeneko eskuragarri dago

Bideak Jaizkibel mendi osoa zeharkatzen du Lezo udalerrira iritsi arte eta bertatik, Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko hirigune historikoak bisitatu ditzakegu.

 

Oraingo honetan, Amaia Agirregabiriak, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren lehendakaria eta Pasaiako alkateak jakinarazi digunez, liburuxka berri honen berrargitalpena beste eskualdeekin modu bateratuan egin da. Done Jakue bideak gurutzatzen dituen Gipuzkoako hainbat eskualdeen lankidetzaren emaitza da, Irun- Hondarribitik Markinaraino dihoan ibilbidea isladatu baita. Etapa bakoitzaren informazio zehatza aurkitzeaz gain: kilometroak, profila, ostatuak eta leku interesgarriak, besteak beste; saihesbideak ere biltzen ditu, bizikletaz egiten duten erromesentzako.

Done jakue foietua

Kostaldeko Done Jakue bidearen tartetxo batek gure eskualdea zeharkatzen du (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia). Hondarribitik, Jaizkibel mendi osoa gurutzatuta, Lezora iristen da eta hortik, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro hirigune historikoetara. Bitxikeri bat; Pasaia udalerrian, Santiagoko bidean lur-bidea itsasoak eteten duen bidearen puntu bakarra da.

Erromesa bere bidean Euskal Kostaldetik gidatzeaz gain, liburuxka honek balio izango du gure eskualdeko leku interesgarriei buruzko informazioa lortzeko, baita gure museoetako informazioa: Albaola Faktoria, Mater Museoa eta Victor Hugo etxea eta baita haien pausora aurkitzen diren monumentuetakoa ere.

Lliburuxka guztiz doakoa da eta Errenteria (Madalen, 3) eta Pasai Donibaneko (Victor Hugo etxea. Donibane, 63) turismo bulegoetan dago eskuragarri. Era berean, www.oarsoaldeaturismoa.eus webgunean, “Informazio praktikoa – eskuliburuak deskargatu” atalean.

Info +: Eskualdeko turismo bulegoa, Errenterian – Tel. 943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus

 

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.