BerriakBloga oarsoaldea

Bakailao-modalitate guztiak eta askoz gehiago II. Bakailaoaren Hamabostaldian

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian maiatzaren 24a bitartean

Irudia Bakailaoa 2015 fb

Bakailao emultsioa, entsalada, krepea, carpaccio-a, risotto-a, konfitatua, errea, gainerrea, pil-pilean, ajoarriero eran, arrautzeztatua, ketua… Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako establezimenduek irudimena erabili dute mota guztietako platerak diseinatzeko, bakailaoa eta bestelako produktuak konbinatuz, plater tradizionalak eta ausartenentzat plater erabat berritzaileak prestatu dituztelarik.

Izan ere, eskualdea II. Bakailaoaren Hamabostaldian murgilduta dago egun hauetan, aurten bigarren aldiz ospatzen delarik. Guztira 14 jatetxek menu bereziak prestatu dituzte, eta aurten berrikuntza moduan “pintxo-tourra” antolatu da Errenterian, bono baten bidez bertako 4 tabernek prestatu dituzten 4 pintxo berezi dastatzeko aukera ematen duelarik. Bonoa Errenteriako, San Marko gotorlekuko eta Pasai Donibaneko turismo bulegoetan dago salgai.

Eta Bakailaoaren Hamabostaldiko bigarren edizio honetako beste berrikuntza bat jardueren menua da, ekimen honen inguruan antolatu diren ekintza ezberdinak alegia. Hauxe da datozen egunetarako agenda:

• Bakailaoaren tailer gastronomikoak Ziaboga jatetxean (Pasai Donibane): maiatzaren 21 eta 22an.
• Pasaiako bakailao faktoria batera bisita: maiatzaren 22an.
• Karlistadak eta San Marko gotorlekua, bisita gidatu karakterizatua familientzat San Marko gotorlekuan (Errenteria): maiatzaren 23an.
• Manchester txikia eta emakumeak industria aroan, bisita gidatua Errenterian: maiatzaren 24an.
• Pasaiako badian bidaia Mater atunontzian, XX. mende erdialdeko bakailao arrantzaren industria ezagutzeko: maiatzaren 24ean.
• Bakailaoaren inguruko eskulan tailerra haurrentzat Albaola Faktorian: maiatzaren 24ean.

Menuak, pintxoak eta jarduera guztiak www.oarsoaldeaturismoa.eus webgunean aurki daitezke.

Informazio gehiagorako: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus / www.oarsoaldeaturismoa.eus

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.