Faktoriak hurrengo astelehen eta asteartean mozorro lehiaketa antolatu du txikienentzat
Inauteriak direla eta ikastetxeetan bi egunez jai egingo dutela aprobetxatuz, otsailaren 16 eta 17an Albaola Faktoriak etxeko txikienentzat mozorro lehiaketa antolatu du.
Egun horietan zehar, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara ordutegian, mozorrotuak datozen haurrek sarrera doan izango dute, eta laguntzaileek prezio murriztua (3,5€).
Lehiaketaren baldintzak:
- Haurrak Faktoriara heldu batek lagunduta etorri beharko dira, mozorroaren gaia librea izanik.
- Mendi Urruzunok, Albaolako argazkilariak, partaideei argazki bana egingo die Faktoriako photocall-en. Beraien datuak uzten dituzten partaideei emailez bidaliko zaie argazkia.
- Barruko epaimahaiak erabakiko du ze mozorro izango den irabazlea, horretarako, kontuan hartuko da mozorroaren kalitatea eta originaltasuna. Honen jakinarazpena posta elektronikoz eta Albaolaren sare sozialen bidez egingo da, otsailaren 18an zehar.
- Saria Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen produktu-sorta bat izango da.
Albaola haurrenganantz hurbiltzen da
Albaolak modu honetan jai egun hauetarako plan polita eta ezberdina eskaintzen du. Bai publiko txikienak, baita hauen laguntzaileek ere, faktoriak dinamizaturiko bisita batez gozatzeko aukera izango dute, eta modu entretenigarrian orain dela 5 mende euskal bale-arrantzaleak nola bizi ziren eta nola bidaiatzen zuten ezagutuko dute. Bisitan, San Juan XVI. mendeko baleontziaren erreplikaren eraikuntza zuzenean ikusteko aukera izango dute, ahozabalik utziko zaituen ikuskizuna.
Plan hobeagorik bururatzen al zaizu? Hurbil zaitez Albaolara.
Informazio gehiago: www.albaola.com