BerriakBloga oarsoaldea

Errenteriako eta bere hirigune historikoaren plano turistiko berria 3D formatuan

Amaia Agirregabiriak, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren lehendakaria eta Julen Mendozak, Errenteriako alkateak jakinarazi digutenez, agentziaren turismo sailak Errenteriako material turistiko berria argitaratu du, sustapen turistikoa bultzatzeko jarduerekin jarraituz.

Errenteria planoa

Zehazki, udalerriko plano turistikoa berrargitaratu da, aldaketa garrantzitsuekin: herriko baliabide turistikoak eguneratzeaz gain, hirigune historikoaren planoa 3D formatuan marraztu da, erabiltzaileak hirigune historikoko eraikin bakoitza erraz identifikatzeko eta erdi aroko jatorria ezagutzeko. Izan ere hiriguneak jatorrizko egitura mantentzen du, baita garai hartako hainbat eraikin ere: Morrontxo eta Torrekua dorretxeak esaterako.

Diseinua erakargarriagoa eta errealagoa da, hirigune historikoaren informazioaz gain puntu turistiko garrantzitsuenen informazioa ere biltzen dituelarik planoak: ondare kulturala, ostatuak, esperientziak eta bisita gidatuen aukerak, besteak beste.

Horrela, plano berriak Errenteriako turismo bulego berrira hurbiltzen diren bisitariei informazioa emateko eta alde zaharrean barrena gidatzeko balioko du. Planoa guztiz doakoa da eta Errenterian kokatua dagoen eskualdeko turismo bulegoan (Madalen, 3) dago eskuragarri, asteartetik larunbatera 10:00-14:00/16:00-18:00 eta igandetan 10:00-14:00 ordutegian. Era berean planoa www.oarsoaldeaturismoa.eus webgunean eskuragarri dago, “Informazio praktikoa – eskuliburuak deskargatu” atalean.

Info +: Eskualdeko turismo bulegoa, Errenterian – Tel. 943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus

 

 

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.