David Perez donostiar artistak gure lurraldearen aniztasuna eta edertasuna isladatu ditu 70 irudiz osatutako erakusketa honetan, Bardenetatik hasi eta Landetara iritsi arte. Argazkiak Pasai Donibaneko Victor Hugo Etxean 2015ko urtarrilaren 18 arte ikusgarri egongo dira.
Urte askotan zehar egindako lanaren emaitza dugu hau, bere ikuspegi partikularrari esker trebetasun handiz sortutako irudi sorta. Naturan aurki daitezkeen xarma handiko uneak, arkitektura edota hiriko bizitzan oinarritutako irudiak aurkituko ditugu bertan. Egileak sormen handiz artistikoak diren gaiak, teknologikoak direnekin elkartu ditu.
Erakusketak gure lurraldeko leku ezberdinak ezagutzera emateaz gain, hiriko elementuen kontserbazioaz eta naturaren jasangarritasunaz jabetzea ditu helburu.
Argazkien kopiak prezio murriztuan salgai egongo dira eta Amaia Agirregabiriak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak eta Pasaiako alkateak adierazi duenez, salmentaren etekin osoa “Juneren Hegoak” elkartera bideratua izango da (www.junerenhegoak.org).
