San Juan baleontzia Pasaian eraiki zen 1563an, eta bi urte beranduago ondoratu zen Kanadako kostan. 400 urte beranduago Parcs Canadako arkeologoek Red Bay-n (Labroador) aurkitu zuten itsasontzia eta 30 urteko ikerketa lanaren ondoren egun hobekien ezagutzen den XVI. mendeko itsasontzia da.
Pasaian dagoen San Juan Albaola Itsas Kultur Faktorian itsasontzi honen erreplika zehatza eraikitzeko egitasmoa dago, eta eraikuntza Parcs Canadak aurrez egindako lanari esker burutu ahal izango da.
Donostia/San Sebastián 2016, Europako Kultur Hiriburuak, bere garrantzia eta potentzialtasunagatik aukeratu duen ontzia eta proiektua da hau, enbaxada mugikorra izango delarik; ezagutza, europako herri ezberdinen arteko elkarlana eta kanadarekin laguntasuna sustatuko dituena.
Baleontzi honen eraikuntza, kultur hiriburutzak dinamizatu nahi dituen harreman publiko- pribatuen eredu berrien adibide ere bada, eta horretan emaitza arrakastatsuak lortzeko gakoa erakunde publiko eta kultur elkarteen arteko elkarlana da.
DSS2016 Fundazioaren eta Albaola Fundazioaren eta Parcs Canadaren arteko elkarlanean oinarritutako proiektu zientifiko eta kulturala da.
Gaur, ekainak 25, baleontziaren erreplikaren gila jartze ekitaldia egin da, proiektuaren eraikuntzari hasiera sinbolikoa emanez.
Ekitaldian parte hartu duten erakundeetako ordezkariak honakoak izan dira:
- Pasaiako Udalaleko alkatea: Amaia Agirregabiria Alberdi
- Donostiako Udaleko alkate eta DSS2016 Fundazioaren lehendakaria: Juan Karlos Izagirre
- Albaola Fundazioko presidentea: Xabier Agote
- Kanadako enbaxadorea: Jon Allen
- Parks Canadako Operazioen Lehendakari Ordea: Carol Sheedy
- Shelma Huxley ikertzailearen semea: Michael Barckham
- UNESCO-ko Nazioareteko Urazpiko Arkeologia Saileko lehendakari ohia, eta Parcs Canadako Urazpìko Arkeologia Saileko Zuzendaria: Rober Grenier
- Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea: Josean Muñoz
- Gipuzkoako Diputatu Nagusia: Martin Garitano
Denek azpimarratu dute proiektuaren garrantzia, historia eta itsas ondarearen alorrean, iraganean oinarritutako eta etorkizunari begira egindako proiektu berezi bezala.
Hitzarmen bat sinatu da, Parcs Canada , DSS2016 Fundazioaren eta Albaola Fundazioaren artean, San Juan baleontziaren ikerkuntzan zehar Parcs Canadak lortutako informazioa DSS2016 Fundazioari utziz, Albaola Itsas Kultur Faktorian eraiki ahal izateko.
Honen ondoren San Juan baleontzia eraikiko den estalpean dantzari eta musikariek gila jartze sinboliko bat interpretatu dute.
Erakundeetatik ordezkari ugari bertaratu dira, Donostiko udaleko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Basquetourreko ordezkariak, Gipuzkoako Foru aldundikoko ordezkariak, Parcs Canadako ordezkariak, Pasaiako portu agintaritzatik, Pasaiako Itsas Kaopintaintzatik, Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkariak eta Gipuzkoako eta Nafarroako Alkateak ere izan dira.
Kultur mundutik hainbat pertsona ezagun gerturatu dira esaterako, Ander Izagirre idazlea, Aitor Mendiluze bertsolaria, Josu Iztueta abenturazalea, Vixente Zaragüeta Aquariumeko presidentea, Paul Bilbao Kontseiluko presidentea, bertsozale elkarteko ordezkariak, Euskal Bateleroen ordezkariak, Errealeko Iñigo Martinez eta Jon Ansotegi, eta Gipuzkoa eta Bizkaiako hainbat museotako ordezkariak eta abar.
Saioan zehar Kukai, Oreka TX taldeak, Michel Ducau musikaria, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Piarres Larzabal Kolegioko haurrek parte hartu dute.
Ontziaren horninatzaileak izango diren hainbat ordezkari ere izan dira, Quintanar de la Sierrako breagileak, Sakanako Mankomunitateko ordezkariak, Zaraitzuko bailarako ordezkaritza, Gipuzkoako Sagardogileen Elkateko ordezkariak, Artiola artisau elkatea…
Atzerritik itsas kultura ordezkaritza zabala izan da, Parcs Canadatik, L´Hermione ontziola-museotik, Thedo-tik, European Maritime Heritage, Bretaina eta Eskoziako itsas museoaetatik, etorri dira ordezakariak.