Bloga kultura&ondareaBloga ErrenteriaBloga oarsoaldea

2026-27 erakusketa iraunkorrak, uztailak 4, zabalduko ditu ateak Jantziaren Zentroan

Maria Antonieta erreginaren gortetik Napoleonen inperiora Jantziaren Zentroan.

2026-27 erakusketa iraunkorrak, uztailak 4, larunbata, zabalduko ditu ateak Jantziaren Zentroan.  Inoizko jantzi kopuru handiena batzen da bertan, 1740-1950 urteen arteko 39 jantzi ikus daitezke Kapitain etxeko lehen eta bigarren solairuetan zehar zabaltzen den proposamen berrian.

Lehen solairuan, “Rokoko estilotik Napoleonen inperiora: moda eta botere aldaketa” izeneko erakusketan, Frantziako Iraultzak modan ekarri zuen aldaketa ikus daiteke. Jantziaren Zentroaren bildumako jantzi zaharrenak ikusgai ditugu, 1740-1810 urteen arteko 18 jantzi. Erregimen zaharraren amaiera, alegia, Frantziako Maria Antonieta erreginaren garaiko soinekoak, eta alboan, Napoleon Bonaparteren inperioaren garaiko jantziak. Emakumearen silueta erabat aldatu zen garai horretan, ehunak ere, brodatutako zetan egindako soinekoetatik muselinara pasa ziren. Hori bai, bi garaiek kolorea dute komunean, pastel-koloreak. Hori dela eta erakusketako kartel guztiak arrosa argian daude eginda, eta jantziek ere erakusketa aretoari aparteko argitasuna ematen diote.

Bigarren solairuko areto nagusian, 1815 eta 1915 arteko 16 jantzi. Frantzia, Erresuma Batua, Amerikako Estatu Batuak.. jatorri ezberdinetako jantziak guztiak mende horretan modak izan zuen aldaketa azkarraren erakusle. Bitxikeria gisa XXgarren mende hasieran autoan ibiltzeko beroki eta kapela berezia ikus ditzakegu.

Aretoaren erdigunean beira-arasa handi batean Charles Frederick Worth goi mailako joskintzaren lehen jostuna izan zenaren soineko baten barnealdea ikus dezakegu. Barrutik nola dagoen eginda, zein egitura dituen, eta Worthen sinadura daraman etiketa.

Erakusketa amaitzeko bigarren solairuko areto txikian, 1920-1950 hamarkadatako bost jantzi. Horietako bat Pedro Rodriguez goi joskintzako diseinatzaile espainiarraren  jantzia da.

2026-27 erakusketa iraunkorra maiatzaren amaiera arte ikus daiteke larunbatetan goizeko 11.00-14.00/17.00-20.00tara eta igande eta jai egunetan 11.00-14.00tara lau euroren truke.

Udan bisita gidatuak

 Jantziaren Zentroak Udan erakusketa iraunkorra ezagutzeko bi bisita berezi eskainiko ditu, uztailaren 19 eta abuztuaren 30ean, biak ere eguerdiko 12.00tan izango dira. Bisitak ordu terdi iraungo du eta 7 euroko kostua dauka (pentsiodunak 6 euro).

Bisita horietan parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da, sarrera kopurua mugatua baita, jantziarenzentroa@errenteria.eus postara idatzi ala Errenteriako turismo bulegora deituta 943- 49 45 21.

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.