Blog Oarsoaldea FRNouvelles

Udako familia planak Albaolan

« Kaixo, TXO naiz. ¡Erakustokian bilatu nazazu! zenbaki batekin topatuko nauzu eta zenbaki bakoitzak liburuxkan aurkituko duzun joko, asmakizun edo proposamen bati lotuta dago. ETORRI ETA JOLAS EZAZU NIREKIN ALBAOLAN! »

Txo

Udako FAMILIA PLAN ezberdin bat proposatzen dizuegu: museora barkuz etorri eta TXOren liburuxkarekin bisita gidatu bat egitea.

Era honetan, bertan proposatzen diren jokuak eta ariketak elkarrekin osatuko dituzue eta elkarrekin ikasi eta ondo pasako duzue. Bisita hau jarduera ludiko eta berritzaileen bidez itsas ondarearen eta historiaren baloreak transmititzeko egina dago.

txo bisitak 2Bisita gidatuak guztientzat daude egokituak; erakusketan zehar txikienek liburuxka baten bitartez jokoak, ariketak eta asmakizunak betetzen joango dira, familiako kideen eta Faktoriako gidarien laguntzarekin.

Honez gain, bisita biribiltzeko itsasontziz etorri zaitezkete, txango bat egin Uliatik, baleazaleen menua bazkaldu Donibanen edo eta tailer dibertigarri eta didaktiko batekin osatu eguna.

 

Albaolan urtebetetzea ospatu nahi? Jarri gurekin harremanetan!

txo bisitak 3

INFORMAZIO GEHIAGO:
Barku irteerak Pasaiatik, Donostiatik, Hondarribitik eta Hendaiatik…: www.albaola.com/eu/site/planak/planak-itsasoan
Menuak: www.albaola.com/eu/site/planak/plan-gastronomikoak

ERRESERBAK:
Erreserbak: www.albaola.com/eu/site/informazio-praktikoa
• 943 39 24 26 / bisitak@albaola.com

Oarsoaldea turismoa
Résumé de la politique de confidentialité

Ce site utilise des cookies afin que nous puissions vous fournir la meilleure expérience utilisateur possible. Les informations sur les cookies sont stockées dans votre navigateur et remplissent des fonctions telles que vous reconnaître lorsque vous revenez sur notre site Web et aider notre équipe à comprendre les sections du site que vous trouvez les plus intéressantes et utiles.