Herritik atera gabe aukera paregabeak ditugu Errenterian. Hona hemen gure proposamenak:
IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA
MUSEOAK
Jantziaren zentroa
Fanderiako Errota
IBILBIDEAK
Ibilbide homologatuak
Historiaurreko monumentuak
Orientazio ibilbideak: Listorreta-Barrengoloia
Orientazio ibilbideak: Errenteriako auzoetan zehar
ESPERIENTZIAK
Listorretan zaldi gainean ibiltzea
GASTRONOMIA
IBILALDIA HIRIGUNE HISTORIKOAN BARRENA
|
Interes kulturaleko ondasuntzat jotako Erdi Aroko hirigunea osatzen duten 7 kaleetan zehar ibili. Aukera izanez gero, sartu Jasokundearen elizan. |
|
Jantziaren Zentroak euskal eta mundu osoko janzkerari buruzko bilduma zabala du. Modaren industriarekin lotutako proiektuen aldeko apustua eginez, diseinatzaile eta artisau berrien lanak jarri ditu erakusgai. |
|
Fanderiako errota, ibaiaren etxea Oiartzun ibaiaren paraleloan doan pasealekuak Fanderiako errotaraino eramango zaitu – Ibaiaren Etxea -, eta oraindik martxan duena bere ehotzeko harri zaharra. Bisitan zehar martxan ikusi ahal izango duzu, aurre-erreserba eginez..
|
|
Errenteriako natura eta ondare naturala ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen dituzte ibilbide homologatu hauek. Etxetik hurbil dauden Aiako Harriko Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremua (Natura 2000 Sarea), Añarbeko Baso-Erreserba, Lau Haizeta Parkea, Oiartzun ibaiko ibilbide osasungarriak eta beste hamaika txoko, ibiltzeko eta arnasa hartzeko baliatu ditzaketela. Zailtasun eta iraupen desberdinetako ibilbideak proposatzen dizkizugu Te proponemos itinerarios de diferentes dificultades y duraciones. |
|
Historiaurreko monumentuak Aitzpitarteko haitzuloak edo Aitzetako Txabala trikuharria naturaren bihotzean aurkitzen dira. Mendi ibilaldi ezberdinek eramango zaituzte hara.
|
|
Orientazio ibilbideak: Listorreta-Barrengoloia Mapa eskuartean hartuta pista jokoa jarraitu beharko dugu eta gure orientazio sena frogan jarri, ibilbidea osatzen joateko. Aiako Harriko Parke Naturalaren, Barrengoloia atsedenlekutik abiatzen diren 4 ibilbide desberdin ditugu, luzeera eta zailtasun desberdinekoak. Abentura benetan interesgarria! Planotxo hauek Errenteriako Turismo Bulegoan lortu ditzakezu edo zure telefonoan deskargatu.
|
|
Orientazio ibilbideak: Errenteriako auzoetan zehar Seinalizatutako ibilbide bat egin behar da, pistak bilatuz eta mapan zenbakiei jarraituz. Ibilbidearen puntu bakoitzean dagoen plaka aurkitu behar da, ibilbidearen amaieraraino iritsi arte. Lehenengoa Fanderian dago, bigarrena Alaberga, Galtzaraborda eta Beraunen barrena doa eta hirugarrenak, berriz, Agustinak eta Gaztaño zeharkatzen ditu.
|
|
Listorretan zaldi gainean ibiltzea Gure bideetan eta larretan paseatzeko modurik erakargarrienetakoa zaldia erabiltzea da. Zaldiaren bizkarrean igota oraindik gehiago hurbilduko gara naturara. Aiako Harria Parke Naturalak, esaterako, oso toki basatiak eskaintzen dizkigu eta aproposak dira zaldiz iristeko. |
GASTRONOMIA
|
Errenteriako gastronomiaz disfrutatzek aukera ugari ditugu, bertan jateko edo etxean ere esperientzia gastronomiko paregabea izateko |
Informazio gehiago eta erreserbak
ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA
943 494 521











