TXANGOAK DONOSTIATIK GERTU
Donostiatik 5 kilometrotara euskal kostaldeko
herri xarmangarrienetariko bat dago:
PASAIA

Paseatzera gonbidatzen zaituen eraikin historikoez eta ontziez inguratutako leku paregabea.
MUSEO BAT:
ALBAOLA, EUSKAL ITSAS KULTUR FAKTORIA

ALBAOLA FAKTORIA zaharberritutako ontziola batean kokaturik,
XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntza prozesua zuzenean
ikus daiteke. Gainera, Euskal Herriko itsas historiaren zabalkundean duen
garrantziagatik, UNESCOk babesturiko jarduera da.

JARDUERA BAT:
MATER MUSEO ONTZI EKOAKTIBORA BISITA

Egurrezko atunontzi tradizional honek bere historia ezagutzera emateaz gain,
itsasoaren babesaren garrantzia erakusten digu. MATER ontzian tailer ezberdinak
eta Pasaiarekin loturiko itsas irteerak antolatzen dira:
arrauna, arrantza, zetazeoak ikustea…

IBILBIDE BAT::
PUNTETAKO BIDEA

Itsasoaren eta eraikin historikoen ondoan ibiltzea baino atseginagorik ez dago,
ontziak pasatzen ikusten, kaioen doinu artean.
Pasai Sanpedroko zein Pasai Donibaneko itsasertzetatik badiaren sarrerako kanalerantz
abiatzea beti da ideia ona.
Ikusi ibilbide hau eta beste batzuk umeekin egiteko

ESPERIENTZIA BAT:
BERTAKO GASTRONOMIA

Ezin duzu Pasaia utzi bertako produktuetan oinarritutako gastronomia dastatu gabe.
Terrazaren batean mokadutxo bat hartzeak edo JATETXEREN
batean bazkari edo afari on bat egiteak oroitzapen ona utziko dizu, zalantzarik gabe.

ETA EGIN DITZAKEZUN GAUZA GEHIAGO:
NOLA IRITSI
Pasai San Pedro eta Pasai Donibanera garraio publikoan iristeko aukera hauek dituzu:
TRINTXERPE-PASAI SAN PEDRO
![]()
E09 autobus lineak maiztasun handiena duena da (15 minuturo) eta Donostiako erdiguneko Okendo kaletik irtetzen da. Gainera, E07 y E08 lineak Donostiako beste tokietatik ere abiatzen dira.
(Geltokia: Euskadi etorbidea.(Correos) – Euskadi etorbidea (azoka)- Gudarien plaza- Esnabide kalea 6)
Informazio gehiago eta ordutegiak : www.ekialdebus.eus
![]()
EUSKOTREN edo RENFE: DONOSTIA- PASAIA (Geltokia: Herrera)
Herrerako geltokitik oinez beste 20 minutu dituzu Pasai San Pedroko ontziralekuraino.
Informazio gehiago eta ordutegiak: www.euskotren.eus
PASAI DONIBANE
![]()
E01 DONOSTIA-PASAI DONIBANE linea 20 minuturo. Pasai Donibaneko geltokiak (San Roque, Juan XXIII (frontoia), Lezo bidea (Meipi).
![]()
Gainera, zerbitzu erregular batek Pasai San Pedro eta Pasai Donibaneko ontziralekuak lotzen ditu berde koloreko ontzi bereizgarriaren bidez.
INFORMAZIO GEHIAGO ETA ERRESERBAK:
PASAIAKO TURISMO BULEGOA
943 341 556
turismoapasaia@oarsoaldea.eus













