Turismo planak

Txangoak Donostiatik: LEZO

TXANGOAK DONOSTIATIK 

Donostiatik 15 minutura, Pasaiako badiaren eta Jaizkibel mendiaren artean,

naturaz inguraturik, bisita bat merezia duen udalerri txiki bat dago:

 

LEZO

LEZO-1

Lezo bere kale harriztatuek eta oinetxeek osatutako hirigune historikoagatik da ezaguna

 

BITXIKERI BAT:

KONDAIRAZ BETERIKO KRISTOA

STO CRISTO

Lezo duela mende asko ospetsua da bere Kristo gurutziltzatuagatik, Santo Kristo Lezokoa,

Euskal Herrian jarraitzaile ugari eta berezitasun bat duen figura erlijioso bat: ez du bizarrik.

Alde zaharreko plaza nagusian dagoen izen bereko basilika errenazentistan dago.

STO CRISTO bazeliza   

 

PLAN BAT:

BASERRIEN IBILBIDEA: Olatzar-Lorbide

OLAZAR-LORBIDE

Bi ordu baino gutxiagoko mendi ibilbide hau pertsona guztientzat da aproposa.

Jaizkibelgo hegoaldetik igarotzen da eta ehunka urteko baserri ederrez osatutako auzoak zeharkatzen ditu. (4,5 km-1 h 45 m).

Jaizkibel parean dagoen GR-121 ibilbideaz gain, Lezok beste bi ibilbide balizatu ditu

IBILBIDEAK  MAPA

 

EZ GALDU:

JAIZKIBELGO DORREAK

TORREOIA

Jaizkibel mendiaren gailurrean daude, XIX. Mendean eraiki ziren sei dorreetatik, hiru Lezokoak dira eta monumentu-multzo gisa katalogatuta daude.

Oinez ere ikus daitezke, Lezoko dorreak Gipuzkoari bira ematen dion GR-121aren zati baitira.

TORREOIA2

 

ESPERIENTZIA BAT:

BERTAKO GASTRONOMIA

GASTRO1

Bai landa-eremuan, bai hirigunean, Lezoko jatetxeek ez zaituzte goseak utziko.

Horrelako eremu txikian kalitatea soberan dago.

GASTRO2

 

GOMENDIOA:

BERTAKO OSTATUAK

 ALOJ 1

Lezo leku ezin hobea da, zalantzarik gabe, ohiko interesguneetatik hurbil dagoelako,

     hala nola Donostia, Hondarribia edo Frantziarekin     komunikazio onak dituelako eta naturaren erdian kalitatezko ostatu-eskaintza duelako

ALOJ 2

 

 5 km inguruan…

 

 Pasaia-Errenteria

                   PASAIA                                                                                  ERRENTERIA

 Oiartzun

  OIARTZUN 

 

 

Don-Lez

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

ERRENTERIAKO TURISMO BULEGOA
943 494 521
 turismoa@oarsoaldea.eus

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.