Zatoz donostiatik oinez ala bizikletaz, arditurriko bide berdean zehar

Donostiatik gertuen dagoen espazio naturala Aiako Harriaren Parke Naturala da. Parke honek hiriko hara-honakoak alde batera uzteko eta naturaren distira osotasunez ikus ahal izateko aukera ugari eskaintzen ditu. Gipuzkoako hiriburutik bertara joateko modu errazenetarikoa Arditurriko Bide Berdetik da.

Donostiatik hasita 17km-ko bide erabat egokituak aurkituko ditugu, bai oinezkoentzat bai eta txirrindularientzako ere. Hiri bidegorritik Oiartzuneraino sartu ahal izango gara, eta behin Oiartzunen, Arditurriko Bide Berdea hartu. Bide hau garai bateko trenbidea izan zen, honen bitartez eramaten zen Pasaiako porturaino Arditurriko meatzetan ateratako mineral guztia, Parke Naturalaran bihotzean aurkitu dezakegun matzea.

 IBILBIDEAREN DESKRIBAPENA

Donostia Arditurriko Bide Berdeari bidegorri baten bitartez dago lotura, Groseko auzotik hasten dena Ategoerrieta Etorbiderantz. Behin Ategorrietako tren geltokira iritsita, bidegorria Txaparrene Etorbidera sartzen da eta trenbidearekiko paraleloki doa ia Herreralo tren geltokiraino. Herrerako auzora iristean bidegorria GI-2640 errepidearen ondotik doa Pasai Antxora iritsi arte. Pasai Antxotik Errenteriaraino jarraitzen du bidean eta behin Errenteria pasata, honek Oiartzungo bidea jarraitzen du.

DATU TEKNIKOAK

OINEZ EDO BIZIKLETAZ

Bidegorria 10km

Bide Berdea 7km

Arditurriko bide berdea

Ibilbidearen bukaeran... bisita itzazu arditurriko meatzeak!

Erromatarren ondoren 2.000 urte baino gehiagoz ustiatu dira meatze hauek. Gaur egun meatzea bisitatu daiteke, Aiako Harria-ren bihotzean sartuz. Behin bertan, erromatarren garaiko meatzeak eta hurrengo urte eta mendeetako ustiatzearen aztarnak ikusi daitezke.

Erosi itzazu zure sarrerak hemen

NOLA IRITSI

Aiako Harria Parke Naturalera edo Arditurriko Bide Berdera garraio publikoz iritsi nahi dutenentzat aukera desberdinak daude, izan ere Donostian abiapuntua duten Ekialdebuseko E02 linea, Euskotrena eta Renfeko trena geltoki aukera desberdinak dituzte Bide Berdetik gertu. 

 

bus

E02 autobus linea: DONOSTIA – OIARTZUN (Geltokiak: Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar edo Ergoien)
Irteerak: 20 minutu oro lanegunetan eta 30 minutu oro asteburu eta jai egunetan.
Informazio gehiago eta ordutegiak: www.ekialdebus.eus 

tren

EUSKOTREN: DONOSTIA- OIARTZUN (Geltokia: Oiartzun)
Irteerak: 15 minutu oro lanegunetan eta 30 minutu oro igande eta jai egunetan
Informazio gehiago eta ordutegiak: www.euskotren.eus

BIZIKLETEN ALOKAIRUA

Bide berdetik zehar ibiltzeko bizikleta baten beharra baldin baduzu, hemen duzu alokatzeko behar duzun informazio guztia:

Bizikleten alokairua Oarsoaldean

Bizikleten alokairua Donostian

NON JAN?

Oiartzunek aukera zabala eskaintzen du egun polit bat bazkari eder batekin osatzeko. Hona hemen gomendatzen ditugun hainbat jatetxe:

Non jan Oiartzunen

NON LO EGIN?

Oiartzunek ostatu eskaintza handia dauka. Ikusi aukera guztiak hemen bertan:

ALOJAMIENTOS-EUSK

GURE GOMENDIOA

Eguna borobila izan dadin, hona hemen proposatzen dizkizugun hainbat plan osagarri:

 

ELORSORO SPA ZENTROA

termak-01

zergatik ez duzu SPA batean erlaxatuz amaitzen?

Elorsoro Kiroldegiko SPA zentroa

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.