Arditurriko Bide Berdea naturarekin eta historiarekin bat eginez zabalik dagoen atea da. Paisaia aberatsa eta anitza duten lurraldeetara garamatzan bide leun honek edonor liluratzen du.

Ordu gutxi batzuetan, bi mila urte baino gehiagoko historia duen bidea zeharkatzen uzten digun Bide Berde hau Oiartzunen dago eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako bakarrik dago irekita.

Bide Berdea, Oiartzun osoa zeharkatuz, hain ikusgarria den Aiako Harriaren magalean amaitzen da. Oiartzun ibaiarekin bat egiten duen bide honek, trenbide zahar baten ibilbidea jarraitzen du, Arditurriko meatzeak – erromatarrek I. mendetik ustiatuak – eta Pasaiako portua lotzen zituen trenbide trazatu zaharraren gainean.

Egun, Bide Berdea Oiartzungo harana zeharkatzen eta naturarekin bat egiten duen bidea da eta Errenteria eta Lezoko bidegorriarekin eta Pasaiakoarekin lotuta dago, eta Donostiaraino irits daiteke.

Bide Berdetik paseatuz, Ergoien auzotik igarotzean, sukaldaritza tradizionaleko hainbat taberna eta jatetxe topatuko ditugu errepidearen bi aldeetan, bertako sutegien lan onaz gozatu ahal izateko.

Datuak

  • Zailtasuna: erraza
  • Bide Berdea Arragua-Arditurri: 7 km (14km joan-etorria)
  • Malda: 165 m. %2’2 (bataz bestekoa)
  • Iraupena (joan-etorria): 3,5 h.- Oinez. 1,15 h. Bizikletaz
webgunea

Distantziak

  • Errenteria-Arditurri……………..9,5 km
  • Lezo-Arditurri……………………..11 km
  • Pasai Donibane- Arditurri…….13 km
  • Pasai-Antxo-Arditurri…………..12 km
  • Donostia-Arditurri……………….18 km
Esku-orria
Bizikleten alokairua
Webgunea
Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.