Erakusketa egituratzeko musika-tresnen bildumako 400 ale baino gehiago erabili dira eta biltegian 600 baino gehiago daude sailkatuak. Azkenekoak ikerlariek azter ditzakete.
Erakusketan mundu guztiko musika-tresnak eta jostailuak daude eta soinuaren jatorrian, hau da, ekoizteko sisteman oinarrituta sailkatu dira. Hori guztia osatzeko ikusgai dauden tresnen argazkiak daude, bai multzoka, bai banaka.
Dokumentazio-guneko ikerketa eta kontsulta atalean sartzeko aldez aurretik ordutegia adostu behar da.
Herri Musikaren Dokumentazio eta Erakusketa Zentroan honakook aurki ditzakegu:
- Musika-tresnen bilduma: erakusketa eta tresnak kontsultatzeko biltegia.
- Liburutegia: herri-musikako tresnei eta musikari buruz idatzizko materiala.
- Fonoteka: mota eta formatu desberdinetako musika-grabaketen bilduma.
- Argazki-artxibategia: argazkiak, filmak eta bideoa…
- Tailerra: musika-tresnak egiteko eta konpontzeko tailerra.
- Erabilera anitzeko aretoa: hitzaldietarako, ikastaroetarako eta entzunaldietarako aretoa.
Erakusketa:
- Aerofonoak: txirulak, mihiak, tronpetak, aerofono libreak.
- Mintzfonoak: kolpatuak, igurtziak, mirlintoiak.
- Idiofonoak: zuzenean eta zeharka kolpatuak, karrakatuak, igurtziak eta malguak.
- Kordofonoak: soka igurtzia, sakatua eta igurtzia.
- Musika taldeak euskal herri musikan: Txistulari taldeak, dultzaina taldeak, – gaita, trikitixa, rodalla – estudiantina, banda de música…
- Hots jostailuak.
Kontaktua
Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa
Tornola kalea, 6 (Ergoien auzoa)
20180 Oiartzun
Gipuzkoa
Tel./Fax.: (00 34) 943 493 578
soinuenea@soinuenea.eus
Datu interesgarriak
Ordutegia:
Astearteak:
10:00-14:00
Asteazkenetik larunbatera:
10:00 – 14:00 / 15:00 – 18:00.
Tarifak:
Bisita arrunta: 5 €. Nork bere telefonoarekin WiFi sarera konektatuta gure web orrian jarri dugun audiogida erabiltzeko aukera du. Deskontua: Helduekin datozen 6 urteko haurrek sarrera doan dute. Basque Card (%30).
Bisita gidatuak: Hitzartutako bisita.
Talde txikiak (gutxienez 4 pert./gehienez 10 lagun): Talde gidatu bakoitzeko, gutxienez 45 € (BEZ barne) kobratuko dira.
Arrunta: 9 € (BEZ barne) pertsonako.
Murriztua: 6 € (BEZ barne) pertsonako; ikasleek, familia ugarietako kideek, erromesek, langabetuek, pensiodunek. Helduekin datozen 6 urte arteko haurrek sarrera doan dute.
Bisita gidatua talde handia (10-20 pertsona): 90 € (BEZ barne).
Hizkuntzak: Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.












