San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxiagora, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da. Bere kokapena ezin hobea dela eta, gipuzkoar kostaldeko behatoki garrantzitsua eta pribilegiatua da, bertatik Kontxako , Pasaiako eta Txingudiko badiak ikus daitezkeelarik. Bizarain mendian kokatutako eraikuntza militar bat da, 260 metroko altueran, XIX. Mendean eraiki zen Errenteria defendatzeko. Gaur egun ez du erabilpen militarrik; armadak 1970 urtea arte okupatu zuen, eta egun Lau Haizeta parkean integratuta dago, ekipamendu ludiko eta kultural bezala.
Ezagutu bere sekretuak
Ezagutu ezazu gotorleku militar baten azpiegitura miatzeak sortzen duen sentsazioa, gaur egunera arte publikoarentzat itxita zeuden hainbat gunetan barrena ibiliz. Ezagutu ezazu eraikuntzaren historia, eta 100 urte atzera egin ahal izango duzu. Zabaldu begiak harridurari igogailu panoramikotik begien bistan izango duzun paisaia txundigarriaren aurrean.
Hamaika aukera
1. Bisita ezazu San Markoko Gune Ludiko-Kulturala, bere ondarea eta Lau Haizeta parkearen paisaia
2. Ibil zaitez San Markoko eta Txoritokietako gotorlekuak inguratzen dituzten bide balizatuetan barrena
3. Atseden hartu piknik gunean eta haur – parkean.
Lau Haizeta Parkea
Ez ahaztu Lau Haizeta Parkeari bisita egitea; San Marko Gotorlekuaz gain, ondoan dagoen Txoritokietako Gotorlekua ezagutzeko aukera izango duzu. Gainera, parkearen hainbat bideetan barrena ibiliz, monumento megalitikoen aztarnak aurkituko dituzu; hala nola Berrozpinekoak, Txoritokietako monolitoa eta Aitzetako Txabalako trikuharria.
Bisitatzeko
• Harrera / informazio turistiko puntua: gotorlekuko gela bat bisitariari arreta emateko harrera bezala egokitu da, bertan Errenteria eta Oarsoaldeko informazio turistikoa ere eskaintzen delarik.
• Beheko Obra: Ondorengo espazioetan gotorlekuko jarduera militarra birsortu da, bertan hainbat erreplika ezarriz: metrailadoreak, kanoiak, soldaduak, artilleria, etab. Gainera, bisitariak ikusten ari denari buruzko informazioa izango du, espazio bakoitzean hizkuntza ezberdinetan jarritako informazio-panelei esker.
- Kaponera
- Erdi kaponera
- Su kurboen bateria
- Barbeta bateria
Zerbitzuak
• Aparlekua: Plaza mugatuak
Kontaktua
San Marko Gotorlekuaren Informazio Puntua
San Marko bidea, z/g
20100 Errenteria (Gipuzkoa)
Tel..: (00 34) 943 449 638
turismoa@errenteria.eus
Datu interesgarriak
Gotorlekua-Museoa eta San Marko Gotorlekuaren Informazio Puntua:
Ordutegia:
Gotorlekua Aste Santutik aurrera irekitzen da, 6 hilabetez.
Apirila – Maiatza
- Asteburu, jai egun eta zubietan: 10:00 – 14:00 | 16:00 – 18:00
Ekaina – Irailak 30
- Asteazkenetik igandera eta jai egunetan: 10:00 – 14:00 | 16:00 – 18:00
Tarifak:
Museoa:
- Bisita librea: doan. (Museoa denboraldi altuan bakarrik irekita)
- Bisita gidatua (aurretik kontsultuta): doan
Bsita gidatuen ordutegiak eta bisitak
Taldeentzako bisita gidatuak aldez aurretik hitzartuta.
Informazioa eta erreserbak: +34 943 449 638.
🐾 Txakurrarekin Bisita: Zure txakurrarekin etor zaitezke, betiere uhalarekin lotuta badago.
- Parkinean iturria daukazu eskuragarri.
- Gotorleku inguruan mendi-ibilaldi zoragarriak egin ditzakezue elkarrekin.
San Marko egunaren ospakizuna:
Apirilaren 25ean San Marko eguna ospatzen da eta eskualdeko biztanleentzat egun horrek xarma berezia du. Hain egun berezirako San Marko opilak prestatzen dira, guraso-bitxiek seme besoetako ezkongabeei oparitzen dizkietenak. Egun honetatik hurbilen dagoen igandean, San Marko gotorlekuan eta bere inguruetan santuaren omenez erromeria ospatzen da.

