Pasaiako Badiaren sarreran (Gipuzkoan) ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKTORIA aurkitzen da, zaharberritutako ontziola batean kokatuta eta Jaizkibel lurrunezko draga zaharraren ondoan.
Ondartxo
Bazter magiko eta ezkutu honetan erriberako arotzek balio etnografiko eta historiko handiko itsasontziak zaharberritu eta eraikitzen dituzte.
ALBAOLA Faktoriak, euskaldunek Mundu Berrian izandako itsas abenturak ekartzen ditu gogora, bale arrantzaleen eta euren ontzien istorioen bitartez. Horregatik, museo bat baino gehiago, faktoria hau leku ireki eta irudimenezkoa dugu, non prozesu dinamiko baten bitartez euskal itsas historia ezagutu ahal izango dugu.
Albaola
Albaolaren berrikuntza: Ozentziyo atunontzia
San Juan baleontziaren espazioak Ozentziyo ontzi historikoari egin dio leku: Donostiako egurrezko azken arrantza-ontzi tradizionala eta xaxiango atun-arrantzaren azken lekukoa.
Albaolak desegiteatik salbatu zuen ontzia, eta orain bisitarien aurrean zaharberritzen ari da. Erakusketa txiki bati esker, gure arrantzaleen tradizioa gertutik ezagutzeko aukera dago.
ALBAOLAko bisita turistikoaren esperientziaren osagarria Pasaiako badian nabigatzea izango da: museora itsasotik iristeko aukera baitago “ Hospitalillo Kaian” kokaturiko itsas motora zerbitzuari esker.
San Juan baleontzia
Faktorian lanean jarraitzen da galeoia berriro nabigagarri egiteko: mastak, belak, poleak eta burdinolako piezak artisau-eran egiten dira, publikoaren aurrean.
Oharra: San Juan dagoeneko uretan dago, Pasai San Pedroko kaian, eraikuntza-fase berrian. Hori dela eta, momentuz ezin da barrualdetik bisitatu, baina bere elementuen sorkuntza zuzenean ikus daiteke.
Kontaktua
Datu interesgarriak
Ordutegia:
NEGUKO ORDUTEGIA
Irailaren laugarren astetik ekainaren hirugarren ostiralera arte
- Astearte eta igandetan: 10.00 – 14.00
- Asteazkenetik larunbatera: 10.00 – 14.00 eta 15.00 – 18.00
- Astelehenetan itxita (jai egunetan eta jai bezperetan izan ezik). Abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita.
UDAKO ORDUTEGIA
Ekainaren hirugarren larunbatetik irailaren hirugarren asterarte
- Asteartetik igandera: 10.00 – 14.00 y 15:00 – 19:00
- Astelehenetan itxita (jai egunetan eta jai bezperetan izan ezik)
Ostegun Santutik Pazko Astelehenerarte:
- 10.00 – 14.00 eta 15:00 – 19:00
Tarifak:
BISITA LIBREA
- Sarrera orokorra: 10,00 €.
- Sarrera murriztua: 7,00 € (25 urtetik beherako ikasleak, 65 urte baino gehiagokoak, kide ugariko familiak, guraso bakarreko familiak, langabetuak, ezgaitasuna duten pertsonak, 10 heldu baino gehiagoko taldeak).
- Doako sarrera: 6 urtetik beherako haurrak, lagundurik.
BISITA MIXTOA (Aldez aurretik erreserba)
- Sarrera orokorra + bisita gidatua: 14 €/pertsonako.
- Sarrera murriztua + bisita gidatua: 11 €/pertsonako.
- Doan: 6 urtetik beherako haurrak, lagundurik.
TALDE BISITAK (Aldez aurretik erreserba)
Bisita pribatua: sarrera + 100 € taldearentzat.
Sarreretan %10eko deskontua ondorengo txartelen* jabeei: San Sebastián Card, Euskal Kostaldeko Museoak, Irrien Lagunak Kluba, Euskal Itsas Museoko komunitatea, Diario Vascoko harpidedunak, Ametza Camping, Nekatur eta Baionako L’Hermione-ko sarrera erakutsiaz.
*Edozein deskontu izateko beharrezkoa da berau egiaztatzen duen txartela erakustea.
BEZa barne.
Zatoz itsasontziz Albaolara:
PASAIATIK. Non hartzen da itsasontzia?
“Hospitalilloko moilan”, Azti Tecnalia eraikinaren parean.
Erreserba aldez aurretik egin behar da.
Itxaszerbi (+34) 630 448 813 – info@itxaszerbi.com –turismoapasaia.com












