Errenteriako Hirigune Historikoaren muinean kokatua, zaharberritutako XVII. mendeko eraikin batean, Jantziaren Zentroak, bisitariari Janzkeraren bilakaera ezagutzeko aukera eskaintzen dio.
Erakusketa iraunkorra
Maria Antonieta erreginaren gortetik Napoleonen inperiora Jantziaren Zentroan.
Inoizko jantzi kopuru handiena batzen da bertan, 1740-1950 urteen arteko 39 jantzi ikus daitezke Kapitain etxeko lehen eta bigarren solairuetan zehar zabaltzen den proposamen berrian.
Lehen solairuan, “Rokoko estilotik Napoleonen inperiora: moda eta botere aldaketa” izeneko erakusketan, Frantziako Iraultzak modan ekarri zuen aldaketa ikus daiteke. Jantziaren Zentroaren bildumako jantzi zaharrenak ikusgai ditugu, 1740-1810 urteen arteko 18 jantzi.
Erregimen zaharraren amaiera, alegia, Frantziako Maria Antonieta erreginaren garaiko soinekoak, eta alboan, Napoleon Bonaparteren inperioaren garaiko jantziak. Emakumearen silueta erabat aldatu zen garai horretan, ehunak ere, brodatutako zetan egindako soinekoetatik muselinara pasa ziren. Hori bai, bi garaiek kolorea dute komunean, pastel-koloreak. Hori dela eta erakusketako kartel guztiak arrosa argian daude eginda, eta jantziek ere erakusketa aretoari aparteko argitasuna ematen diote.
Bigarren solairuko areto nagusian, 1815 eta 1915 arteko 16 jantzi. Frantzia, Erresuma Batua, Amerikako Estatu Batuak.. jatorri ezberdinetako jantziak guztiak mende horretan modak izan zuen aldaketa azkarraren erakusle. Bitxikeria gisa XXgarren mende hasieran autoan ibiltzeko beroki eta kapela berezia ikus ditzakegu.
Aretoaren erdigunean beira-arasa handi batean Charles Frederick Worth goi mailako joskintzaren lehen jostuna izan zenaren soineko baten barnealdea ikus dezakegu. Barrutik nola dagoen eginda, zein egitura dituen, eta Worthen sinadura daraman etiketa.
Erakusketa amaitzeko bigarren solairuko areto txikian, 1920-1950 hamarkadatako bost jantzi. Horietako bat Pedro Rodriguez goi joskintzako diseinatzaile espainiarraren jantzia da.
Beheko solairuan ere aldi baterako erakusketa bisitatu ahal izango da:
Aldi baterako erakusketa
Kontaktua
Jantziaren Zentroa
Kapitain etxea
20100 Errenteria
943494521 / turismoa@oarsoaldea.eus
943449692 / jantziarenzentroa@errenteria.eus
Datu interesgarriak
Ordutegia:
Larunbatak 11:00-14:00 / 17:00-20:00
Igande eta Jai egunak 11:00-14:00
*Itxita: Urtarrilak 1 eta 6, Maiatzak 1, eta Abenduak 25. 2023an, urtarrilaren 10etik 20ra arte itxita egongo da erakusketa aldaketagatik).
Tarifak:
• Sarrera librea: 4 € pertsonako. 5 urtetik beherakoak dohainik. Hilabeteko lehen igandeetan, sarrera doan izango da.
• Aldez erreserbaturiko Bisita Gidatua: 7 € (pentsiodunak 6 €). Gutxieneko taldea 6 lagun.
• Ikastetxeak: Bisita gidatua: 80 €/taldea.
Eskualdeko museoak bisitatzeko abantailen esku-orria

