Oiartzungo Elizalde auzoaren erdigunean kokaturik, Urdinola-Arizmendi enea etxea XX. mende hasierako euskal burgesiaren oporretako etxebizitzaren adibide argia da. XVIII. mendeko eraikina izan arren, bere egitura eta estetika eraberrituak izan ziren familia berriaren (Arrizmenditarren) gustu eta beharretara egokitzeko. Bere tipologia berezia eta kontserbazio-egoera bikaina direla eta, Interes Bereziko Ondare izendatu zuten 2020an.

Etxe Museo hau bisitzen dugun bitartean, garaiko bizimoduetan eta esperientzietan murgilduko gara. Gelaz gela, atzera bidaiatuko gara denboran, garaiko portaera sozialak ulertzeko, eta eguneroko bizitzaren ezaugarriak eta historiaren hainbat pasarte ezagutzeko, besteak beste, mugimendu nazionalista eta Emakume Abertzaleon Batza (euskal emakume nazionalistak), Gerra Zibilaren hasiera eta Angel Arizmendiren ondorengo fusilamendua.

Lorategiaz gain (gaur egun publikoa dena) eta bere hiru solairuetan banaturik dituen gela ezberdinez gain, etxearen beheko solairuan Oiartzungo Turismo bulegoa kokatzen da.

Kokapena

Aialde, 4. Elizalde
20180 Oiartzun

kokapena

Kontaktua

Oiartzungo Turismo Bulegoa (Aste Santua, uztaila eta abuztua)
Aialde, 4. Elizalde
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)

Errenteriako Turismo Bulegoa (urte osoan zehar)
Madalen, 3
20100 Errenteria (Gipuzkoa)

Tel.: (00 34) 943 508 913
turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus

Tel.: (00 34) 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus

Datu interesgarriak

Etxe museoaren xehetasun guztiak ezagutzeko, bisita gidatuak egiteko aukera dago. Bisita guztiak doakoak dira. Erreserba egitea beharrezkoa da.

Bisita gidatuak:

  • Gehienez 9 pertsona talde bakoitzeko.
  • Gutxienez 2 pertsona.
  • Aste Santua eta uztaila eta abuztuan: Larunbata eta igande goizean. Txandak (10:00/12:00 Euskaraz, 11:00/ 13:00 Gazteleraz). Uztaila eta abuztuan ostiraletan, 11:00etan ere (Euskara, Gaztelera edota Frantsesez). Erreserbak: Oiartzungo Turismo Bulegoa / +34 943 508 913 / turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus
  • Bisitak gainontzeko urtean zehar: Larunbatetan 11:00etan. Erreserbak: Errenteriako Turismo Bulegoa /+34 943 494 521 /   turismoa@oarsoaldea.eus
Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.