Historikoki Pasaiako Badia San Pedroko eta Pasai Donibaneko hiriguneek bete dute, biek arrantzaleen hirigune ederrak osatzen dituztelarik. Pasai Antxo (badiaren erdian) eta Trintxerpe (San Pedroren alboan) barrutiak askoz beranduago eratu ziren, Pasaiako portuak garrantzia hartzen zuen heinean.
Bi Hirigune Historikoek (Pasai Donibanek eta Pasai San Pedrok) Donostiaren eta Hondarribiaren fundazioan dute jatorria. 1770ean Pasai Donibane Hondarribiatik bereizi zen eta azkenean bere udalerria osatu zuen. Pasai San Pedrok 1805era arte itxaron behar izan zuen hori bera lortzeko.
Pasai Antxo eta Trintxerpe, XIX. mendean eratu ziren. Sorburua trenbidea, “Nazional 1” errepidea eta portuaren arrantza-lanak izan zirelarik.
Gaur egun zama-porturik garrantzitsuena da herrialdean.
Pasaiako badian itsas jardueren dosierra
Ibilbidea Pasaiako hirigune historikoan zehar
Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetan azpimarratzekoak dira jauregi-etxeak eta famili etxe garrantzitsuak. Eraikin guztiak 1800 baino lehenago eraiki ziren. Etxe gehienek zuzeneko kontaktua dute badiarekin.
Pasai Donibane
Pasai Donibaneko hirigunean kale bakar baina ederra zeharkatuko dugu bokalerantz. Hirigune historikoan zehar etxeen azpialdeetan pasabideak daude, baita txoko ezkutatuak ere.
Bizkaia auzoa Pasai Donibanen

Auzo honetan ontziolak izan ziren eta “Real Compañia Guipuzcoana de Caracas”eko (1728)
itsasontzien abiapuntua izan zen.
XVI. mendeko Platain Etxea
XVI. mendeko eraikina da, silarrizkoa eta adreilu-armazoizkoa, zur landuzko teilatu-hegalarekin.
XIX. mendeko Portzelana Fabrika
Bizkaia auzoan gaur egun tximinia altua dago, joan den mendearen amaieran toki horretan bertan izan zen portzelanen fabrikaren hondar.
Arizabalo Jauregia-Udaletxea
XVIII. mendeko eraikin itzela, erdialdean armarri ederra duena. Egun, Udaletxea.
San Juan Batailatzailearen Eliza Parrokiala
1643an zabaldu zuten kulturako, neoklasiko eta barroko arteko estiloa duen fatxadarekin, eta latindar gurutze forma duen oin plantarekin. Ferrer anaien hilobiak, Santa Faustinaren irudia eta Felipe Arizmendiren irudiak biltzen dituen Sebastian Lekuonaren erretaula bikaina gordetzen ditu barruan.
Miranda etxe errenazentista
XVI. mendeko eraikin errenazentista. Nabarmentzeko moduko fatxada du, hainbat zutabe eta bi armarrirekin.
Victor Hugo Etxea

XVII. mendeko marinel-etxe tipikoa non Victor Hugo bizi izan zen 1843an.
Pietateko Makurtegia, XVI. mendekoa
Gurutzetokia XVI. mendekoa da, estilo manieristakoa, Pietatearen Amaren gurutzearekin.
Villaviciosa Jauregia, XVI. mendeko etxe errenazentista
XVI. mendekoa, Lafayette Markesaren abiatzea gogorarazten duena, 1777an gertatutakoa.
Santa Ana Ermita
Badia ikusmenean hartzen duen gain batean jaso zuten eta jatorri erromanikoa izan dezake. 1758an zaharberritu zuten, eta nabarmentzekoa da barruan gordetzen duen Santa Anaren irudi polikromatua, XVI. Mendean Holandatik ekarritakoa.
Santiago Plaza Pasai Donibanen
Etxe estu eta garaien lerro luze batek osatzen du, herri eta marinel estiloko arkitekturakoak.
Pasaiako Udaletxe zaharra
Pasai Donibanen Santiagoko itsas plazaren erdian antzinako udalaren egoitza edo eraikina dago. 1741ekoa da eta estilo barrokoa du.
Bonantzako Kristoren Basilika
XVIII. mendekoa da, estilo barrokokoa. XVII. Mendeko Kristo Bonantzakoa gordetzen du barruan, arrantzaleek itsasoan jasotako irudia, tradizioaren arabera. Orduz geroztik, merkataritza-ontzien, itsasontzien eta kortsarioen tripulazioen deboziozko Kristoa izan da.
Santa Isabel Gaztelua
Karlos I.ak agindu zuen eraikitzea portua babesteko. 1621. urtekoa da.
Pasai San Pedroko Eliza Parrokiala
Carrera anaiek eraiki zuten XVIII. mendean, estilo barrokoan. Apostoluaren irudia jasotzen duen ezkerreko aldarearen dekorazioa nabarmentzekoa da.
Blas de Lezo jaiotetxea
Gure marinelen artean gazteen hasi zenaren jaiotetxea. Besomotza, herrena eta begibakarra zela, armada ingelesa garaitu zuen 1741ean, Cartagena de Indiaseko kostaldean, Kolonbian.
Ferrertarren Etxea, XIX. mendekoa
Pasaiako familiaren inguruan herrian aurkituko dugun elementuetariko bat da. San Pedroko elizari a
Kanposantuko portada Erromanikoa eta Gotikoa
XII eta XV. Mendekoak dira hurrenez hurren. San Pedroko kanposantuan kontserbatzen dira. Jatorrizko eliza izan zenaren hormak dira.
Mater, Ontzi Museo Ekoaktiboa
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa bisitatzen duenak, gure arrantzaleak nola bizi diren, zein arrantzalekuetara joaten diren eta erabiltzen dituzten arteei buruzko informazioa jasoko du.
Albaola Itsas Kultur Faktoria
Euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espezio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.

















