Oiartzungo Elizalde auzoan kokatuta dago. Lartaungo Done Eztebe eliza eraikin zaharra da eta Done Eztebe martiriaren izenpean egin zuten. Dirudienez, Erdi Aroan kapera bisigotikoa izan zen eta, ondoren, eraikuntza erromaniko bilakatu zen. Bilakaera hori X. eta XII. mendeen bitartean gertatu zen. Gaur egun, garai hartako aztarnarik ez da gordetzen.

Ondoren, gotiko hasierako eraikina izan zen eta garai hartatik zenbait ezaugarri kontserbatzen da, batez ere eraikinaren erdialdean eta hegoaldeko fatxadan.

Guden ondorioz, hainbat sute gertatu ostean, eraikina berritu egin da eta estiloak nahastu dira, beraz, zaila da estilo arkitektoniko zehatzaren barruan sartzea. Halaber, ezin daiteke zehatz-mehatz egin zen garaia ezagutu.

Elizak gotorleku-itxura du, dorreak hutsune gutxi baititu eta horma-bularrak handiak baitira. Barruan erretaula nagusia azpimarra daiteke. Juan de Huicik egin zuen.

Mª Asuncion Araoslaren “El Renacimiento en Guipúzcoa” izeneko liburuan azken gotikoko eliza-motari kapitulu bat eskaintzen dio. Bere hitzetan, Zumaiako, Ordiziako, Lezoko eta Oiartzungo parrokiak azken gotikokoak dira.

Eliza-mota honen ezaugarriak:

  • Nabe bakarra.
  • Orokorrean gurutzadurarik gabe.
  • Estalki-sistemari dagokionez, euskarriak hormak eta horri erantsitako pilastrak dira. Batzuetan zutabe-sortak eratzen dira.
  • Barruko pilastrei kanpoan horma-bular prismatiko sendoa dagokie. Beraz, tristura eta larritasun itxura du.
  • Gangak gurutze-gangak dira, batzuetan izardunak eta makurtuak.

Bisita gidatuak eskaintzen dira azteazkenero eta larunbatero, goizeko 10etan. Izena emateko 943 494 521 telefonora deitu edo turismoa@oarsoaldea.eus helbidera idatzi.

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.