Oiartzungo Hirigune Historikoa oso zaharra da eta balio historiko handiko elementuak ditu. Besteak beste, honakoak aurki ditzakegu: Erromesen Ospitalea, Lartaungo Done Eztebe Eliza eta Udaletxea. Lartaungo Done Eztebe Elizaren barruan XVII. mendeko erretaula dago, Juan de Huici maisuak egina, eta kultur ondasun deklaratua. Eusko Jaurlaritzak monumentuaren kategoria eman dio. Udaletxea, berriz, eraikin soila da. 1678. urtean eraiki zuten eta Gipuzkoako gainerako udaletxeei erreparatuz, salbuespena da, ez baitu estilo platereskoa.
Gainera, Oiartzunen janari tradizionala eta berriztatzailea dasta daiteke. Are gehiago, baserrietan euskal artisautzaren produktuak eros daitezke.
Oso kultur eskaintza zabala du, besteak beste, Soinuenea – Herri Musikaren Txokoa, Luberri-Ikasgune Geologikoa eta Arditurri Meatze Gunea.
On Manuel Lekuona Biblioteka –Erromesen Ospitalea/San Juan Bataiatzailearen Kapera
XVI. mendeko eraikin errenazentista da, exentua; bi zati ditu, Kapera eta Ospitalea, eta biek bat egiten dute estalki beraren azpian.
Informazio gehiagoLartaungo Done Eztebe Eliza
Erdi Aroan, kapera bisigotikoa izan zen agian eta, aurrerago, eraikin erromaniko bihurtu zen; gaur egun ez dago garai horietako arrastorik.
Urteak joan, urteak etorri, Gotiko hsaierako eraikin bihurtu zen, garai horretako zantzuren bat ikus daiteke gaur egun.
Oiartzungo Udaletxea
1678. urtean eraiki zuten barroko estiloko eraikin soila, harlanduzko harriz egina, oin karratukoa eta lau isurkiko teilatuarekin.
Informazio gehiagoSoinuenea – Herri Musikaren Txokoa
Herri Musikaren erakusketa eta Dokumentazio Zentroa dugu. Bertan ditugu musika-tresnen bilduma, liburutegia, fonoteka, tailerra eta erabilera anitzeko aretoa.
Arditurri, meatze-aztarnategi arkeologiko erromatarra
Duela 2.000 urtez geroztik ustiaturiko Meatze Gunea dugu hau, ingurune paregabean kokatuta, Aiako Harria Parke Naturalean. Meategian barrena aritzea eta parketxea bisitatzea, bertako inguru naturala ezagutzeko aukera ezinhobea da.
Informazio gehiagoLuberri, Euskadiko geologia museoa
Oiartzungo Geologia ezagutzeko zentro honek bi erakustoki ditu: Euskal Herriko Geologiaren Historia eta Oiartzun Bailarako Geografia.
Arditurriko Bide Berdea
Oiartzungo bailara zeharkatzen duen oinezkoentzako eta txirrinduentzako bidea da, aisialdian lasaitzeko egokia. Antzinako trenbideak Arditurriko meatzetatik ateratzen zen materiala Pasaiako Badiara eramateko erabiltzen zuen ibilaldia da.
Informazio gehiagoArizmendienea Etxe Museoa
Etxe hau, 1759. urtean eraikita, XVIII eta XIX. mendeetako Gipuzkoako klase ahaltsuenen bizimoduaren eredu garbia da.

