Errenteriako Hirigune Historikoa eskualdeko lau herrietako zabalena da. Oiartzungo bailaran kokatuta dago, Gipuzkoako lurralde historikoaren ipar-ekialdean. Alfonso XI.ak Donostiako Forua jaso zuenean, 1320ean eratu zen. Fundazioaren dokumentuan “Villanueva de Oiarso” izena jarri zitzaion, baina azkar hasi zen “Rentería” izena erabiltzen, portuan izandako merkataritza-jardueraren ondorioz. Hirigune historikoaren morfologia argi eta garbi Erdi Arokoa da. Hala dira kaleak, partzelazioa eta etxadien egitura.
Hiriaren iragan industrialak bizimodu komertzial alaiago bati bide eman dio eta eskaintza gastronomiko aberatsaz gozatzen du. Naturan barrena, San Marko gotorlekua eskualde osoan nagusitzen da bere 360 graduko begiratokiari esker eta, hemendik gertu, ibilbide megalitikoak jarraituz, Añarbeko urtegiaren atari diren Aizpitarteko kobazuloetara eta Aitzetako Txabalako dolmenera helduko gara.
Errenteriako Udaletxea
Informazio gehiagoJasokundeko Andre Mariaren Eliza Parrokiala
Hareharrizko Erdi Aroko jatorrizko tenplua, hiru nabe dituena. Azpimarratzekoak dira: “Aldare Nagusia”: erretaula neoklasikoa da (XVIII. mendea); “Kultura Ondasun” gisa sailkatuta dago, Monumentu kategoriarekin. “Arimen Aldarea”: “Kultura Ondasun” gisa katalogatua, Monumentu kategoriarekin.
Erromesen Madalena Basilika
Madalena basilika bere sorreran Santiago bidea egiten zuten erromesen atsedenerako sortua izan zen. Basilikaren funtziotariko bat, Gipuzkoako hainbat bezalaxe, ospitale izatearena zen.
Informazio gehiagoTorrekua erdi-aroko Dorretxea
Torrekua etxea oinplano karratuko eraikina da eta estalkiak lau aldeetara jotzen du. Herriaren mutur batean kokatua dago eta etxadien buru da. Bertatik herrira sartzeko ate bat babesten zuen.
Morrontxo erdi-aroko Dorretxea
Morrontxo etxeak kareharria eta hareharria bateratzen ditu. Oinplano angeluzuzena du. Herria alde batean ixten du, Erdi Aroko hirigunearen kanpoko etxadien mutur batean, hain zuzen ere. Behe-solairua eta hiru solairu gehiago ditu.
Informazio gehiagoZubiaurre Jauregi barrokoa
Zubiaurre jauregia XVIII. mendekoa da eta estilo barrokoa du. Eraikin horrek mutur batean herria ixten zuen. Gainera, herriaren ate bat babesten zuen.
Kapitain etxe Barrokoa
Martin de Renteria y Uranzu XV. mendearen azkeneko herenean jaio zen. "Errenteriako kapitaina" izenez izan zen ezagutua, eta XVII. mendeko etxe barrokoari izena ematen dio.
Informazio gehiagoXVI. mendeko Agustinen Komentua
Agustindar mojek sortu zuten 1543an. Soiltasun handiko eliza da, eta fatxada nagusian bere traza klasikoa nabarmentzen da, erdi-puntuko arkuko sarbidearekin.
San Marko gotorlekua, eskualdearen behatokia
San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxira, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako begiratoki nagusia da.
Leku oso egokia da haurrekin eta lagunekin eguna pasatzeko, bai oinez, bai zaldiz, bai mountain-biken paseatzeko ere.

