Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia herrietan euskal gastronomia dastatu ez ezik, berarekin esperimentatu ahal izango duzu. Eskualde honetan bertan bizi daitezkeen esperientzia gastronomikoei esker, zure eskuak lurreko eta itsasoko produkturik freskoenetan murgildu ahal izango dituzu. Ikasi, ukitu, sentitu, dastatu… bizi ezazu benetako euskal gastronomia gure eskualdean.
Sukaldaritza tradizionala tailerra

Pasai Donibaneko Ziaboga jatetxeko profesionalen eskutik bizi ezazu euskal gastronomia. Primerako lehengaiak erosten eta sukaldatzen ikasiko duzu eta zuk zeuk prestatutakoaz gozatuko duzu.
Sagardoaren lurraldea

Ezagutu sagardoa eta itsasoaren arteko harremana. Sagardoa nola egiten den ikasi eta menu tipikoa dastatuko duzu. Albaola, Itsas Kultur Faktoria bisitatu eta Pasaiako badian zehar ibilbidea egiteko ontziratu zaitez, ehunka urte dituzten istorioez betetako txoko guztiez gozatuz.
Dastatze-bisita ahate produktuen baserrian

Momotegi baserriak, Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik, bere ateak zabaltzen dizkigu ahate eta antzaren hazkuntzaren lana eta produktu deribatuen artisau-elaborazioa erakusteko asmoz.
Artisau arrain kontserba tailerra
Ezagutu itzazu arrantza tradizioaren sekretuak Mater Ontzi Museo Ekoaktiboan: ingurunea errespetatzen duten arrantza-tresnak, arrantzaleen bizimoduaren erritmo berezia, itsasontziaren berezitasunak …
Era berean, Kantauriko antxoekin artisau kontserba egiten ikasiko duzu eta etxera eramateko aukera izango duzu. Aperitiboa barne itsasontzian.
Gaztagintzaren eta arkumeen sekretuak
Eguzki Borda baserri-gaztandegira bisita. Bertan, Idiazabal jatorrizko izendapena duen ardi latxaren esnearekin egiten da gazta.
Bisitan zehar gazta egiteko prozesuaren xehetasun guztiak ezagutuko dira, arkumeak eta ardiak gertutik ikusiko dira eta Eguzki-bordan egindako Idiazabal gazta dastatu ahal izango da.

