Blog OarsoaldeaNoticias

Udako familia planak Albaolan

«Kaixo, TXO naiz. ¡Erakustokian bilatu nazazu! zenbaki batekin topatuko nauzu eta zenbaki bakoitzak liburuxkan aurkituko duzun joko, asmakizun edo proposamen bati lotuta dago. ETORRI ETA JOLAS EZAZU NIREKIN ALBAOLAN!»

Txo

Udako FAMILIA PLAN ezberdin bat proposatzen dizuegu: museora barkuz etorri eta TXOren liburuxkarekin bisita gidatu bat egitea.

Era honetan, bertan proposatzen diren jokuak eta ariketak elkarrekin osatuko dituzue eta elkarrekin ikasi eta ondo pasako duzue. Bisita hau jarduera ludiko eta berritzaileen bidez itsas ondarearen eta historiaren baloreak transmititzeko egina dago.

txo bisitak 2Bisita gidatuak guztientzat daude egokituak; erakusketan zehar txikienek liburuxka baten bitartez jokoak, ariketak eta asmakizunak betetzen joango dira, familiako kideen eta Faktoriako gidarien laguntzarekin.

Honez gain, bisita biribiltzeko itsasontziz etorri zaitezkete, txango bat egin Uliatik, baleazaleen menua bazkaldu Donibanen edo eta tailer dibertigarri eta didaktiko batekin osatu eguna.

 

Albaolan urtebetetzea ospatu nahi? Jarri gurekin harremanetan!

txo bisitak 3

INFORMAZIO GEHIAGO:
Barku irteerak Pasaiatik, Donostiatik, Hondarribitik eta Hendaiatik…: www.albaola.com/eu/site/planak/planak-itsasoan
Menuak: www.albaola.com/eu/site/planak/plan-gastronomikoak

ERRESERBAK:
Erreserbak: www.albaola.com/eu/site/informazio-praktikoa
• 943 39 24 26 / bisitak@albaola.com

Oarsoaldea turismoa
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.