Pasaia3

Historikoki Pasaiako Badia San Pedroko eta Pasai Donibaneko hiriguneek bete dute, biek arrantzaleen hirigune ederrak osatzen dituztelarik. Pasai Antxo (badiaren erdian) eta Trintxerpe (San Pedroren alboan) barrutiak askoz beranduago eratu ziren, Pasaiako portuak garrantzia hartzen zuen heinean.

Bi Hirigune Historikoek (Pasai Donibanek eta Pasai San Pedrok) Donostiaren eta Hondarribiaren fundazioan dute jatorria. 1770ean Pasai Donibane Hondarribiatik bereizi zen eta azkenean bere udalerria osatu zuen. Pasai San Pedrok 1805era arte itxaron behar izan zuen hori bera lortzeko.

Pasai Antxo eta Trintxerpe, XIX. mendean eratu ziren. Sorburua trenbidea, «Nazional 1” errepidea eta portuaren arrantza-lanak izan zirelarik.

Gaur egun zama-porturik garrantzitsuena da herrialdean.

www.pasaia.net

Ibilbidea Pasaiako hirigune historikoan zehar

Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetan azpimarratzekoak dira jauregi-etxeak eta famili etxe garrantzitsuak. Eraikin guztiak 1800 baino lehenago eraiki ziren. Etxe gehienek zuzeneko kontaktua dute badiarekin.

Oarsoaldea turismoa
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.