Bloga naturaBloga ErrenteriaBloga oarsoaldeaPlanak familian

Errenteriako naturaz gozatzeko planak: Itzuli dira Herriko natura-guneetan irteera gidatuak, 2026ko abuztutik urrira

Aurten ere iritsi da gure inguruko altxor naturalak berriro deskubritzeko aukera. Errenteriako Udalak bueltan dakar herriko natura-guneetara egiten diren irteera gidatuen eskaintza. Plan bikaina da asteburuetan naturaz gozatzeko, taldean zein familian, eta gure mendi zein basoen sekretuak gertutik ezagutzeko.

Ibilbide guztiak doakoak dira eta goizeko 10:00etan hasiko dira. Hona hemen aurtengo proposamenak:

1. Azpitarteko haitzuloak: Paleolitora bidaia

Gure arbasoen bizilekua ezagutzeko aukera ematen duen ordu eta erdiko txangoa da. Listorreta-Barrengolaiako informazio bulegotik abiatuta, denboran atzera egingo dugu kobazuloen historia ezagutzeko.

  • Datak: abuztuak 9, irailak 5 eta urriak 4.

2. Lau Haizeta Parkea eta Monumentu Megalitikoak

San Marko gotorlekuko aparkalekutik hasita, hiru orduko ibilbide honek Txoritokietako estazio megalitikoan barneratuko gaitu, bertako trikuharri eta tumuluak ikusteko. Aldi berean, inguruko baso eta hezeguneen aberastasunaz gozatuko dugu.

  • Datak: abuztuak 15, irailak 13 eta urriak 10.

3. Añarbeko baso erreserba

Lau orduko ibilbide zoragarria da, Idoiatik (Susperregi) abiatzen dena. Pagadien barrena sartuko gara eta Malbazargo eta Pagosardeko hezeguneetan bizi den faunaren berezitasunak zein inguruko biodibertsitatea ezagutuko ditugu.

  • Datak: abuztuak 23, irailak 19 eta urriak 18.

4. Aldura, Pertsele eta Igantzi inguruak

Paisaia ezberdinez eta Añarbeko urtegiaren ikuspegi panoramiko ederrez gozatzeko lau orduko txangoa. Idoiatik (Susperregi) abiatuta, Aldurako elur-zuloa, anfibioak babesteko putzuak eta inguruko hegaztiak ezagutuko ditugu.

  • Datak: abuztuak 29, irailak 27 eta urriak 24.

Ibilbideetan parte hartzeak saria du!

Aurten ere, parte hartzea saritu nahi da. Hau dela eta, irteeraren batean parte hartzen duten txangozaleek ondoren euren iritzia emateko asebetetze inkesta bat betetzen badute Oarsoaldeko museoak doan bisitatzeko sarrera bat eskuratzeko zozketan hartuko dute parte.

Jarduerak doakoak badira ere, lekua ziurtatzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da:

 Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea, 3

943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

Oarsoaldea turismoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.